Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ba, kasu bat kontatuko dizut. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 45. orr.
Kasu bat aurkeztuko dut, zalantza-izpirik uzten ez duena. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 213. orr.
4.578 kasu aztertu ondoren. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 180. orr.
Osakidetzak 2.140 kasu atzeman ditu garaiz EAEn zortzi urtean. Berria - Euskal Herria 2004-04-27
Asteartean jada 1.864 kasu zituzten zenbatuta, eta 45 hildako. Berria - Gaiak 2006-02-24
Ezagutzaren ikusmolde kartesiarra ezagutzaren ikusmolde tradizionalaren kasu bat da, garrantzizkoena segurik. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 106. orr.
Kasu bietan prozesu psikologiko beraz ari gara. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 214. orr.
Bertze batzu aldiz, iduriz kasu berean direnak, ezarekin gelditzen dira. Herria 2003-02-06
Zintzotasunak, kasu honetan, esan nahi du zientzialariak egia aitortu behar duela. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 159. orr.
Neuk ere ez bainuen soluziobiderik ikusten kasu hartan. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 98. orr.
Kasu horietan, guk, zuzentasun linguistikoaren aurrean ikuspegi filosofikoa hobetsi dugu. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 17. orr.
Esaterako, Europako Batasunean, Kanada, AEB eta Japonian, esnea, haragia, txokolatea azukrearentzat muga-zergak %100 ingurukoak dira kasu askotan. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 207. orr.
Kasuen ehunetik laurogeita hamabost baino gehiagotan. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 97. orr.
Salbuespenezko kasu gutxi batzuk alde batera utzita. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 132. orr.
Ustezko kasu bakoitza ikertu behar da hori gertatu den edo ez jakiteko. Berria - Euskal Herria 2006-04-14
Honelako kasuetan, senarrak apaizaren aurrera eramango du emaztea. Elizen arteko biblia Zen 5,15
Zein kasutan esan daiteke ordenagailu batek gogamena duela? Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 192. orr.
Baina atzizkiaren kasua bestelakoa da. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 230. orr.
Zure kasua ez da hain berezia. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 69. orr.
Hurbiletik ezagutzen dudan kasua delako dakart hona. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 105. orr.
Midas erregearen kasuan bezala, Louisek ukitzen zuen guztia urre bihurtzen zen. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 37. orr.
Baina termino horiek ez dute esanahi bera aglutinazioaren kasuan eta analogiaren kasuan. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 220. orr.
Kasu jakin batean ezin da erabili, eta, hori dela eta, Arkimedesen emaitzen kontrakoa adierazten du. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 308. orr.
Kasu ederra naiz aztertzaileentzat. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 90. orr.
Kasu larrienetan, urdaileko edukia kanpora irteteko adinako zulo bihurtzen da ultzera. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 207. orr.
Kasu ilunak argitzeko tresna berriak. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 88. orr.
«Zenbait kasu eredugarri» alde batera utzita. Berria - Euskal Herria 2004-11-13
Kasu partikularrek ez dute deus esaten. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 44. orr.
Almerian jazotakoa «kasu bakana» izan dela. Berria - Harian 2005-08-12
Izan ere, diptongoa katemaila inplosiboaren kasu berezi bat baizik ez da. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 90. orr.
Elkartzeko gelan, beste edozein erietxetakoak bezalako kontuak zituzten solasgai medikuek: kasu harrigarriak komentatzen zituzten beren artean. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 103. orr.
Moglianoko komentuan, kasu miragarri bat gertatu zitzaion aipatutako anai Joani. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1044. orr.
Horietako bakoitzak darabilen argudiatze prototipikoa kasu praktiko batekin testatuko da. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 8. orr.
Askoz ere kasu konplexuagoa da hori. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 160. orr.
Gertaera baten probabilitatea aldeko kasuen kopurua zati kasu gertagarrien kopurua da. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 370. orr.
Urtean gaitzak jotako 270.000 kasu berri diagnostikatzen direla. Berria - Gaiak 2006-04-08
Hori kasu arraro-arraroetan baizik ez da onartzen, perbertsio txiki bat asetzeko, esaterako. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 127. orr.
Bizpahiru urtean kasu kopurua «oso txikia» izatea espero dutela esan zuten atzo EBko eledunek. Berria - Gaiak 2006-03-09
-Hurrengo andreari kasu-galdea egin zion. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 64. orr.
Ziur nago irakurri nuela hipogrifoen eraso-kasu bat -esan zion Hermionek pentsakor-. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 179. orr.
Gipuzkoan 10.294 delitu eta 7.395 hutsegite kasu zenbatu zituen Ertzaintzak. Berria - Euskal Herria 2006-01-15
Thompsonek "Identitate kasu bat" lanean. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 69. orr.
Oraino ez haiz ohartu leporaino kakazturik hagoela hilketa kasu batean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 276. orr.
Baina oso pozoitze-kasu gutxi ezagutzen dira larruazaletik xurgatutakoak eraginak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 77. orr.
Baginismo kasu gehienen benetako arrazoiak gehiago dira kulturalak, gertaera traumatikoak baino. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 129. orr.
Katalepsia-kasu bat da hau. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 281. orr.
Ordezkapen-kasu bihur daiteke proposizioaren kontzeptuen tokia haien sinonimoek […] hartzen badute. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 111. orr.
Hiru senidetze-kasu ohargarriren berri gorde da pasadizo labur honen garaiko kontaketen gerakin zatikatuen artean. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 146. orr.
Triangeluetan, adibidez, "berdintasun-kasu" ospetsuetan gertatzen da hori, aspaldi izan nintzen eskolakumeak hain gogoko zituenetan, alegia. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 157. orr.
Hamalau kolapso-kasu garbietatik, [...]. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 335. orr.
Garuneko akromatopsia-kasu aski "purua" zen I. Jaunarena. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 48. orr.
Urtero-urtero 27.000 prostata kasu diagnostikatzen dira munduan. Berria - Gaiak 2004-06-10
Txinan ustezko sei SARS kasu identifikatu dituzte. Berria - Gaiak 2004-04-27
Agustinen zaleago direnek, frantziskotarrek kasu, borondatearen eragiketan jarriko dute formalki zoriontasuna. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 70. orr.
Frantziak, kasu, 40.000 milioi euro jarri zituen Ancion taldea salbatzeko. Berria - Ekonomia 2004-05-13
Boikota, kasu, betidanik izan da kontsumitzaileen esku gelditzen den muturreko tresna. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 246. orr.
Haur zaharragoentzako jostailuetan, jostailu kimikoak kasu, arriskuak azpimarratu behar dira.Ermandadeak eta erkidegoak kasu. Berria - Euskal Herria 2004-12-17
Sarritan badirudi ezen egun dugun arazorik handiena baliabide berriztaezinak -petrolioa kasu- agortzea dela. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 61. orr.
Uztartze hori ez da aise suertatzen gainerako kulturetan (ekialdetar, asiar, afrikar, latinoamerikarretan, kasu), non AEB eta Europarekiko gatazka berriak sortuko baitira. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 95. orr.
Bidaian urtebete emanda zeudenak ere baziren han, Asiaren erdialdeko merkatariak, kasu, ordoki luzeak zeharkatu zituztenak bere salgaiak merkaturatzeko. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 90. orr.
Oinarrizko eskubideen artean, baina, beste batzuk ere badira, intimitate eskubidea kasu. Berria - Gaiak 2004-02-04
Edozein kasutan, inoiz ez dute alferrik aipatzen Arerio Publikoaren izena. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 115. orr.
Edozein kasutan, handik gutxira desegin zen taldea. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 73. orr.
Egitekotan gauden hau halabeharrez behar genuen egin, egunen batean edo bertzean: edozein kasutan, gure eginahalak ez dirateke hutsalak. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 349. orr.
Edozein kasutan, uste dugu Iparraldean Hegoaldean baino ahalegin txikiagoa egiten dela. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 133. orr.
Intronak eta inguruko ADN segmentuak zeinahi moldetakoak izan daitezke, kasuan kasu. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 109. orr.
Orduan da dibortziorako ahalmena debekatua edo utzia, kasuan kasu, hala herri bakoitzak dituen ohitura eta ideietara, nola andrazkoei eman behar zaien askatasun luze edo laburraren iritzira. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 66. orr.
Bitartean, Iñaki Salvadorren pianoak eta Pello Ramirezen txeloak sortutako musika ederrak eszena bakoitzari dagokion giroa sortzen du samurtasuna, herrimina, oinazea edota herra sujerituz, kasuan kasu. Berria - Kultura 2004-05-04
Eusko Legebiltzarrera ekarri dugu eztabaidatua izan dadin, eta, kasuan kasu, Legebiltzarrean onartutako proposamenak ere erantsiko dizkiogu planari. Berria - Euskal Herria 2006-05-07
Kasuan kasuko ereduen konbinazioak ematen dizkio proteinari bere tasun bereziak. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 107. orr.
Organismo heldu bakoitza kasuan kasuko sorkuntza bereziaren emaitza zen. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 118. orr.
Epaitzea, kasuan kasuko legeak aplikatzea besterik ez baita. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 201. orr.
Kasuan kasuko premiak neurtzen dira. Berria - Euskal Herria 2004-10-14
Kasuz kasu azaltzen zion estrategiarik hoberena. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 98. orr.
Estatuei dagokien zorra Pariseko Klubaren baitan birnegozia daiteke, bertan biltzen baitira, kasuz kasu, zordunak estatu hartzekodunekin edo merkataritza-kredituen estatu bermatzaileekin. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 156. orr.
Kasuz kasu ibiltzen naiz, hiltzaileak, bortxatzaileak eta iruzurgileak aztertuz, eta haien historiak imajinatzen ditut, nobela bat idazten ibiliko banintz bezala. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 36. orr.
beste kasu (103); beste kasu askotan (9); beste kasu bat (22); beste kasu batzuetan (37); kasu agertu (10); kasu asko (18); kasu askotan (155); kasu atzeman (8); kasu aztertu (8); kasu aztertzen (8); kasu bakan (16); kasu bakana (10); kasu bakar (12); kasu bakarra (31); kasu bakoitza (21); kasu bakoitzean (51); kasu berean (27); kasu berezi (23); kasu berezia (16); kasu berri (26); kasu berriak (11); kasu gehien (9); kasu gehienak (17); kasu gehienetan (62); kasu gutxi (15); kasu gutxiago (9); kasu guztiak (22); kasu guztien (9); kasu guztietan (118); kasu jakin (21); kasu jakin batzuetan (10); kasu partikular (13); kasu zehatz (13); minbizi kasu (24); tortura kasu (17); ustelkeria kasu (13); ustezko kasu (11)
gazteen kasua (8); kasua aipatu (22); kasua aipatu zuen (13); kasua argitzeko (8); kasua artxibatu (9); kasua artxibatzea (10); kasua artxibatzeko (10); kasua aztertzen (9); kasua berezia (17); kasua berezia da (14); kasua berriz (9); kasua bestelakoa (10); kasua bestelakoa da (8); kasua daraman (10); kasua ikertzen (15)
antzeko kasuak (9); bulimia kasuak (8); indarkeria kasuak (10); kasuak agertu (10); kasuak aztertu (16); kasuak aztertzen (8); kasuak banan banan (9); minbizi kasuak (14); tortura kasuak (30); ustelkeria kasuak (16)
emakumeen kasuan (19); enpresen kasuan (8); espainiaren kasuan (8); euskal herriaren kasuan (16); euskararen kasuan (12); kasuan ez bezala (15); kasuan gertatu (13); kasuan gertatzen (13); kasuan izan (16); kasuan izan ezik (16); kasuan kasuko (29); nafarroaren kasuan (9)
kasuaz arduratu (11)
minbizi kasuen (10); tortura kasuen (8)
kasuan kasuko (29)
kasuren bat (18); kasuren batean (12)
kasurik gehienetan (52); kasurik onenean (22)
edozein kasutan (127); edozein kasutan ere (14); hainbat kasutan (40); zenbait kasutan (122)
kasuz kasu (12)