Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Emazteak du behar prestatu afarian janen ditugun kastorretarik bat. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 115. orr.
Orein buru fuinak, arantzurdekia (porc-epic) eta kastorra jan ginituen. Herria 2004-05-20
Untxi-larruzko eskularruak eta kastore-larruzko bota handiak jantzita. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 163. orr.
Kastore-olio usaineko igogailu estu batean zeuden; mutiko beltzak Jimmyri irri egin zion. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 146. orr.
Emakumea kastore-gantz astunaren pean loguraturik etzaten da. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 437. orr.
Pont Neuf gainetik, oinezko batzuk baino ez, eskularru, jaka lodi eta artilezko kastorrak buruan. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 76. orr.