Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ondoan bizi ziren kastillano batzuen semea, Monje abizenekoa. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 89. orr.
Aspaldiko goiasmoa, giputxena, kastillano garbi izan nahiarena. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 149. orr.
Gerla gerlari lotua zegoen, lehenik sarrazino eta giristino, gero kastillanoen eta aragoiarren artean. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 121. orr.
Intolerantziari ederretsiak daude askotxo hemen hauetan, ohartu gabe intolerantziak, gogor-irteerak, irmotasunak, gutarrismo eriak, ideien purutasunak, koherentzia iraunkorrak eta abarrek, Plá-ren arabera, norekin eta kastillanoekin dituztela senidetzen eta berdintzen euskotarrak. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 249. orr.
Eta gure aitona harrituta orduan, aldameneko lankide kastillanoak letra bakar bat ere ez zekiela eta: "nola liteke", esaten omen zuen aitonak, "erdaraz hain ondo eginda, letrarik batere ez jakitea?". Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 88. orr.
Eremu zabal hutsak nolazpait mistizismo kastillanoa pizten lagundu duela. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 140. orr.
Zerbaitegatik deitu izan zaie kastillanoz "coplas (edo cantares) de ciego" gure bertsopaperei. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 238. orr.
Joan Inazio Goikoetxea gazteluar euskaltzale eta olerkariak berriz, gauza beratzat jotzen ditu kastillanoz cierzo eta euskaraz iparra. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 142. orr.