Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kastigatu , kastiga, kastigatzen 1 du ad zigortu.
Baina ezin badut eginkizun hori predikuz, oharpenez eta etsenpluz bete, ez dut haiek kastigatzeko eta zigortzeko borrero bihurtu nahi, mundu honetako agintarien modura. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 687. orr.
Ez da ipar beltz horietakoa iritsi zaiguna, udazkena sendo kastigatzen duen horietakoa. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 456. orr.
Nekatuegi zegoen gorputz hura, kastigatuegi. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 173. orr.
2 (era burutua izenondo gisa)
asko nahi eta gutxi ahaldunen kofradia kastigatuan. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 215. orr.