Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gauza ezaguna da munduan, kasta desberdinetako jendea, beren larrujea edo kolorajea nabarmenduz bereizteko usario zabaldua: moroak, beltzak, horiak (ekialdekoak), larrugorriak (indioak), hazur baltzak (bizkaitarrek kastillanoei). Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 57. orr.
Eta ez dut uste euskaldunon artean gutxiengoa denik; alderantziz, euskarak eta euskal folkloreak bizienik iraun duen herrietan uste baitut dela ugarien [jito-judutar] kasta horietako euskal jendea. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 120. orr.
Ez luketela agoten kastarekin elkartu behar. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 192. orr.
Judu, jito edo agote kastakoak zirela hidalgia agiriak ateratzen zaletuenak. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 47. orr.
-Txerrenen kastakoa haiz. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 64. orr.
Zeren ez bainuen kastoen kastakoa izan nahi jada... Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 474. orr.
Santakrutzen kastako euskal basa-gudari kementsuei. Txillardegi «Putzu», 1999 - 132. orr.
Carrero Blancoren kastako odolzaleei babesik gabe gera-tzeak egiten die minik handiena. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 63. orr.
-Antikristoren semea, Peppone kondenatu horren kastakoa, plazetan herria iraultzara bultzatu nahian hitz egiten ibiltzen den gaizkile gorri horren kastakoa! Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 267. orr.
-Zuek ez duzue ezagutzen Malacart -erantzun zion Eligiok-, zakur kasta duk hori. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 143. orr.
Asto-kastak ez omen dik Biriatuko mutilzaharrarena baino asto egoskorragorik eman. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 258. orr.
Ibar hartan bertan belar-jaten ari zen Galizia kastako behor-talde bat. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 49. orr.
· Hernán Cortésen, Pizarroren edo haien iduriko bertze piztia batzuen kastakoa. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 551. orr.
Familiaren madarikazioa! eta hik? ez al daukak kastarik, hik? hil al da, hire kasta? Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 138. orr.
Euskaldun karlisten artean bazegok kasta! -pentsatu nuen harro. Txillardegi «Putzu», 1999 - 378. orr.
Oriotarren kasta eta jenioa ditu baina emakume langilea eta atsegina izan da beti. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 31. orr.
Gelatxo fandangoa jotzen hasten zenean dantzarako gogoa ematen zion entzuleari. Hori da kasta edukitzea. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 7. orr.
Baina Hennek, kasta onekoa izanik, ezin eraman zuen bidegabekeria. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 37. orr.
Kastako gizonak du soilik ezjakintasunaren eta ergelkeriaren lokarri guztiak hausteko ohorea. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 134. orr.
Egiptoarren artean zazpi kasta daude: apaizak, gerrariak, itzainak, zerrizainak, merkatariak, interpretariak, eta lemazainak. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 318. orr.
Indiako jendea, batez ere herri ttipietan, [...] marra batek banandu eta bereizten du; alde batean kastako jendea; bestean kasta gabekoak, ukiezinak edo harijanak ("Jaungoikoaren haurrak"). Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 58. orr.
Kasta ezberdinetakoekin ezkontzea ez da aizu. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 56. orr.
Hurbilagotik behatuz agertzen dira kasta bakotxaren barnean maila frango "jati" deituak. Herria 2004-09-09
Errege, parlamentu eta kasta gobernarien -burokrazia nahiz apaizterien- idolatriak dituen ondorio oztopatzaileen adibideak ere ematen dira. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 434. orr.
Kasta militarra astiro-astiro bere eragina galtzen ari zen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 26. orr.
Andresi iruditzen zitzaion ikusten ari zela Madrilen jende aberatsak, geroz eta ederragotuz, indartuz, kasta bihurtzeko zeraman bilakaera. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 270. orr.
Indarrean dirauten kasta gorenetako kideek. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 203. orr.
Esaten zidak hi ez haizela benetako soldadua, beste kasta batekoa haizela. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 187. orr.
Hauek ez dira izan zaldunak, oinpeko kasta zikinekoak baizik. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 50. orr.
Paraxutisten kasta bat sortu zuan orduan, supergizonak. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 248. orr.
Beren burua kasta baten moduan iraunarazteko. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 36. orr.
Geltokiko bankuetan, berotasuna aprobetxatuz, homeless batzuk zeuden lotan, etxegabeak, Estatu Batuetako hirietan sortzen ari zen jende kasta berria. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 83. orr.
ETA izan da, beste ezer baino gehiago, euskal politika baldintzatu eta zikiratu duen kasta ukiezin hori. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 93. orr.
Pertsonaia herratu horien kasta mitiko berekoak ziruditela kalesako aita-alabak ere. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 20. orr.
Alde hemendik, kasta sakrilegoa! Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 65. orr.
Barrenak nahastutako kasta izango gara gu: nahasian dabilzkigu atsegina eta nazka. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 23. orr.
Kasta sistema dela kausa, Indiako gizartean barne-barnean sartua dago arrazakeria. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 55. orr.
Azkenean, berriz, Visnuren oinetatik shudrak ilki dira, kasta mailan errukarrienak. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 56. orr.
Errege-kastakoa izatera deitua izateagatik Alproja kasta horrek ez die behar bezalako begirunerik. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 33. orr.
Lider kasta du. Berria - Kirola 2006-04-28
Behe kasta bateko hamar pertsona hil eta beste hainbat zauritu zituen atzo goi kastako talde armatu batek, Poliziak esan zuenez. herria¬
Aspaldiko ohitura zen, dalit bat ezkontzen zenean, ezkondutako gauean senarrak baino lehenago goi kastako nagusiak andregaiari lorea kentzea. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 62. orr.
Indiako zenbait eskualdetan ukiezin bat goi kastako emakume batekin etzanda harrapatzen badute, biak hilarazten dituzte. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 62. orr.
Goi-kastako hinduek Mendebaldeko heziketa hartu zuten. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 186. orr.
Ez daukate tenpluetan sartzerik edo goi kastakoek edaten duten iturrietatik edaterik. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 61. orr.
Ukiezin bati, dirua egiten badu, bilduko zaizkio goi kastakoak. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 63. orr.
jende kasta (4)
goi kastako (8); ijito kastako (5)
goi kastakoak (5); jito kastakoak (3)
goi kastakoek (5)
kasten sistema (3); kasten xixtima (4)