Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kaskodun izond/iz kaskoa duena.
Taularen gainean afixa bat zegoen, soldadu kaskodun baten irudiarekin. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 106. orr.
Harresiez barru aldean isabeldarren soldadu kaskodunak lord Wellingtonen soldaduek erretako harrien artean daude bibak egiten. Askoren artean «Rataplan» - 31. orr.
Buruzagi-ordea gizona da, kaskoduna, horrek derama lan guzia. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 68. orr.
Hesiaz beste aldetik kaskodun buru bat agertu zen. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 48. orr.
Kaskodunak murkoetan eseririk, kuarteleko aireak edo kanpainako martxak jotzen dituzten ontziak danbortzat harturik. Askoren artean «Rataplan» - 31. orr.