Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mariolinok bere azalpenak eman eta Peppone kaskezurrean hazka egitera joan zen traktore ondora. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 273. orr.
Batak aulki bat goratu zuen besteari kaskezurrean txikitzeko. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 110. orr.
Eta orain ezkontzea sartu zaio kaskezurrean. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 183. orr.
Bala kaskezurraren beste aldetik atera zen. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 70. orr.
Koma egoeran egon zen, kaskezurreko kolpe baten ondorioz. Berria - Euskal Herria 2004-12-18
Etxeko jauna ate ondoan zetzan, kaskezurra bi erdi egina. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 275. orr.
Haur batek kaskezurra hautsi du Lezaman erorita. Berria - Euskal Herria 2004-04-08
Bidean kaskezurra ez apurtzeko. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 285. orr.
-Kaskezurra txikitu diote. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 236. orr.
Bidea bezain luze, bide bazterretan, gorputz miserableak, kaskohezur kraskatuak. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 127. orr.
Aizkora bat du kaskezurrean hondoratua. Eskarne Mujika «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 5. orr.
Kazkezur nazkagarri hura berriro. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 112. orr.
Txori txikien kaskezurrak. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 15. orr.
Artean bertan zegoen basurde kaskezurra. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 113. orr.
Nire azken ideia duela hiru urte galdu zuan kaskezur barneko zulo beltzen batean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 69. orr.
Ez zuen sekula jende kaskezurrik begimendu: haragiz biluzi begi, sudur, aho zuloei begira zegoen fazinaturik. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 159. orr.