Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

kaskatu, kaska(tu), kaskatzen (orobat kazkatu g.er.) 1 du ad jo; arraildu, hondatu.

"Gloria, laus..." dialogo hori bururatu eta apezak proosione kurutzea hartzen dako beretterrari eta zangoarekin hiruetan borta kaskatzen du.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 60. orr.

Aztalak itzuli, eta emeki abiatu zen zubirantz, makila puntaz harriak kaskatuz.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 49. orr.

Aezkoan oraindik orain erdi kaskatuta zeuden bi behiburu atzeman zituztela.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 75. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Esmalte kaskatuzko irazki bat.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 13. orr.

Kaskatu xamarrak, baina erakargarri, bikote erakargarria.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 69. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus