Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

kaskarreko iz buruan hartu edo emandako kolpea.

Behetik gora egin zuela, gelako sabaiaren kontra sekulako kaskarrekoa hartu arte.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 46. orr.

Beste abereek kaskarrekoa hartu zuten aurreko gurdien ipurtaldearen kontra.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 18. orr.

Beti izuturik egoten baikinen ea nork jasoko hurrengo kaskarrekoa edo masailekoa.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 20. orr.

Arma biologikoa aurpegira hustu nion, eta hustutakoan kristoren kaskarrekoa eman baldearekin.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 103. orr.

Kaskarreko bat eman zidan garondoan, kaskarreko ederra gainera.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 42. orr.

Ni ez nintzateke haserretuko ezta buruan hamaika kaskarreko emango balizkit ere.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 131. orr.

Kristinak erosten zuen, Unairen kaskarreko ugarien sendabide.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 320. orr.

-Kontuz kaskarrekoekin!  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 122. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kaskarreko bat eman (3)

kaskarrekoa eman (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus