Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lokatz puskak botatzen ahalegindu gintuan, baina ez zian ezertarako balio: geure kaskar gainera erortzen zitzaizkiguan berriro. Josu Zabaleta «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 41. orr.
Sekulako pisua sentitu nuen kaskarrean. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 74. orr.
Haren begirada bortitz gogorra sentitu nuen nire kaskarraren gainean, ganibetaren punta bailitzan. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 54. orr.
Neure kaskarraren gainean, neure boneteko tapakian barrena, eguzkiak galda betean jotzen zuen, beldurgarri, eta zerebroan oraindik borborka zebilzkidan azken pentsamendu apurrak hiltzen. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 49. orr.
Barne-ikastetxearen ideia nirea izan duk, neuk sartu nioan kaskarrean hire amari... ez horrela begiratu. Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 47. orr.
Bat-batean jo zidan kaskarrean lehendakariordearen sexu bizitzako gertakari baten aurrean ote geunden ideiak. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 108. orr.
Sartu ezak behingoz hori kaskarrean! Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 103. orr.