Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Belarriak estali ditu, buru kaskagorria ezkutatu. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 142. orr.
Bi gazte zetozen, neska-mutilak, bikainak, kaskagorriak. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 20. orr.
Ijito beltzak (hegoaldetik sartuak) baino ugariago direla gure artean ijito kaskagorriak (iparraldetik sartuak) eta bertakotuak. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 284. orr.
Meatzari gazte kaskagorri mirrin batez maitemindu zen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 100. orr.
Gainera Vladimir zegoen tartean, lau urteko mutil azal-zuri eta kaskagorria. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 93. orr.
Iñaki McCartney kaskagorria. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 104. orr.
Alemaniako muturrean preso zegoen kaskagorri ezezagun batez. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 65. orr.
Patioko garaian beti kromoak trukatzen ibiltzen zen txaparro kaskagorri maritxu ospeko bat. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 116. orr.
Ala [...] Venusi galdu zitzaion biloa ez zen zuzen-zuzen buru kaskagorrikoa? J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 201. orr.