Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kaskagor (Euskaltzaindiaren Hiztegian kaskagogor agertzen da) izond kaskagogorra.
-Norbaitekin hitz egin nahiko lukeen emakume kaskagor bat dago hemen. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 107. orr.
-Ez al duk entzun zer esan dian, agure kaskagorra -sartu nintzen ni-. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 53. orr.
Gure aita oso kaskagorra zelako. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 225. orr.
Orexan hiruxki jaio zen Nikolas Ormaetxea kaskagor sonatu hura. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 38. orr.