Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kaskagogortu, kaskagogor, kaskagogortzen (orobat kaska-gogortu) da ad kaskagogor bihurtu.
Ortega bera, urteekin eta arrazismo nazistaren porrotarekin kaskagogortu egin dela esan liteke. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 240. orr.
Eta gero, aita batek biologia egin behar duela kaskagogortu zaion seme bati esango liokeen bezala, konplizitatez. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 11. orr.
Berotu saihetsak ume den bitartean; bestela, kaska-gogortu eta ez dizu esana egingo. Elizen arteko biblia Si 30,12