Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Soldado batek, harma ipurdiaz, bi kaska emaiten dizkio buruan. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 78. orr.
Erdi-hila, hits eta ilun, lehoin gaizoak bildu du kaska, ausiki, zauri eta min, orroño bat doi-doia dezakelarik egin. Herria 2003-04-03
Igandeetan bildu petako, kaska edo ukaldiak gero eta saminkiago senditzen nituen aste guztian zehar. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 83. orr.
Domenga harritu zen atean kaska gogorrak entzun zituenean. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 117. orr.
Haren etsaiaren salbatzeko arotz batek ingudeari ematen dizkion mailukaden pareko kaska haietarik. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 12. orr.
Xilo edo arraildura zerbait bazukeen, hain segur errekontruz kaska zerbait hartua ukanik. Herria 2001-09-20
Hamargarren tantoan, kaska bat harturik, gelditu behar izan du Patrik Ezcurrak. Herria 2005-11-17
Nire idazkariak kaska batez bota du. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 271. orr.
Ustekabean galgatu zuen Albertek; leihoaren kontra kaska jo zuen Léak; ez zen horratik estutu. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 61. orr.
Hemendik bultza, handik ukondoz kaska, ikusliarren lehen lerroan jartzea lortu zuen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 202. orr.
Joanesi ipurdi mazelak ontsa minberatu zitzaizkion, zurezko jarleku gogor haien kontra segundu oro kaska eta kaska. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 10. orr.