Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Habanan barnako frontoi, kafe, kasino eta kabaretetako gau epel-gozoetan. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 133. orr.
Kasinoan jokatu baino hobe zenuke loteriako zenbaki bat hartuko bazenu. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 78. orr.
-Honetarako dirudik ez du; baina Kasinoan gastatzeko bai -erantzun zion Andresek. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 148. orr.
Liburu bat eros dezaket New Yorken, nik aukeratutako kasino batean jokoan sar naiteke etxetik mugitu gabe. Kasino barruko berotasunean. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 19. orr.
Kasinoan jazbana zegoen, eta musika leun batek airea edertzen zuen. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 62. orr.
Soldadu erreboltariak Casinoan ordu luzeetan egoten ziren eta edozein gautan entzun zitezkeen tiro hotsak eta algarak inguruko kaleetan. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 93. orr.
Garai batean kasino izana zen orain orotarikoen salerosketa merkatu bihurtutako zoko ospel hura. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 62. orr.
Astegunetan, liburuzain laguntzailea da, eta, asteburuetan, karta banatzailea kasino batean. Berria - Mundua 2004-04-22
Hiri xehe bateko kasino batean silloien peluxeetan beren tigre-atzaparrak zorrozten. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 11. orr.
Renon jasotako kasino dosi txikiaren ondotik, diru xahutzearen hiriburuan egin genuen osteratxoa; alegia, Las Vegasen. Berria - Kultura 2004-12-10
Polizi auto baten argi zaflada urdin eta gorriek iluntasuna ebakitzen zuten eta kasino-jokalari merke haien buruetan sega modura igarotzen ziren. Zenbait ekonomilarik, ironiaz, kasino-ekonomia esaten diote ekonomia ez-erreal horri. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 82. orr.
Kasino-ekonomiaren sortzetiko eritasuna ez ezik, homo economicusaren jaiotzetiko eritasuna da espekulazioarena Kasino-espekulazioaren historian sakondu nahi duenak, berriz, baditu Galbraith-en A Short History of Financial Euphoria. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 234. orr.
Kasino multzo baten erosketan iruzur egin izanagatik. Berria - Mundua 2006-03-30
Kasino hoteletako batera joan eta hamar egunez lerroan arituko da jokoan, black jackean. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 191. orr.
Eta "Grand Hôtel" eta Udal-Kasinoaren artetik pasa ginen gero hondartza hegiraino. Txillardegi «Putzu», 1999 - 315. orr.
Bihar Miarritzeko udal kasinoan egingo duen urgentziazko nazio batzarraren karietara egin zuen prentsaurrekoa Etxerat-ek. Berria - Harian 2006-03-25
kasino aintzinean (11); kasino aintzineko (11); kasino aintzineko plazan (10); kasino ekonomia (8): kasino ekonomiaren (3)
herriko kasinoan (11); hiriko kasinoan (6); kasinoan jokatu (3); kasinoan sartu (4); miarritzeko kasinoan (18); plentziako kasinoan (3); san remoko kasinoan (3)