Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Artean oso gaxtea edo kasik umezarra zela. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 203. orr.
Kasik pertzepzio bat, barnean sentitzen zenak kanpoa araberan erakustera ematen baitzuen. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 21. orr.
Horra non kasik ene etxeko ondorat helduak ginelarik euria hasten zaigun. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 31. orr.
Kasik eguerdi zen. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 96. orr.
Kasik metro bateko odolkia gordea zuen alkandoraren azpian. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 141. orr.
Bakardadearen libertate kasik osoan bizi naiz oraindanik. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 9. orr.
Begietako urdina, normalean kasik ohartezina, aise ere nabarmenagoa zuen, eta berdin ezpainak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 165. orr.
Metalezko lau armiarma lanpara kasik ikusezin. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 299. orr.
Egun grisa, kasik iluna. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 106. orr.
Pastel kasik hasi gabeak eta gozoki ia osoak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 333. orr.
Halako dirdai maleziazko bat islatu zen bere begi kasik lokartuetan. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 70. orr.
Musu laburra, kasik ebaska emana. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 155. orr.
Kasik begiz ikusi beharreko esanahi kuxkurbildu bat Iduritzen zitzaidan aski zela teknika batzuk eskuratzea, testuaren egitura aztertuz, kasik matematikoki. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 54. orr.
Kasik segidan hartu genuen Hegoalderako bidea. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 55. orr.
Neskaren begitartea klartasunez bete zen eta, kasik oharkabean. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 184. orr.
Gertakari horiek guziak kasik atzo gertatuak dituk. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 29. orr.
Kasik beti bazegoen bat, izan behar ez zukeen lekuan. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 49. orr.
Geroztik, kasik inoiz ez zen dorretxetik ateratzen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 50. orr.
Intziri eginez kasik negar-zotinka. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 158. orr.
Abuztuan kasik egunero pizten diren oihan-suteez. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 48. orr.
Goma soil bat da orain, kasik gogoz kontra darabilzu ahoan itzulika. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 137. orr.
Aitatxi kasik odolik gabe ailegatu zen otoitz-leku hartan apailatu ospitalera. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 49. orr.
Kasik poztu nintzen. Kasik esan daiteke haurra zenbat-eta tontoago, eta orduan-eta zergatik? galdegin-zaleago dela. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 40. orr.
Uste nuen kasik ahantzia zenuela. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 20. orr.
Hori erran orduko, kasik urriki nuen hola mintzaturik. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 156. orr.
Nahiz eta koloretez, hautsez eta apain-kremaz kasik estaltzen zituen. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 35. orr.
Etxe zokotik ez bainaiz kasik ateratzen. Gorrotoak kasik erotzeraino eraman zuen eta bihotzeko zauri zaharra berriro ere gaiztotu zitzaion. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 111. orr.
Atxiki ninduten, estekatu, hertsatu hezurrak kasik kraskatzeraino. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 213. orr.
Printzeak jipoitu egin zuen, gupidarik gabe, kasik hiltzeraino jipoitu ere. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 128. orr.
Zanpez eraso nauen haizeak eta ere eremu honek sortarazi goibeltasunak uzkurtu naute, kasik izitu. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 108. orr.
Ez hainbesteraino ere erabat, baina kasik bai. Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 18. orr.
Kasik hiru hilabete honat batere agertu gabe! Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 148. orr.
Kasik bi ordu eman zituen geldi, lasai. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 139. orr.
Hauetan jakitea eta egitea nahasiak daude, kasik bat dira, hizkuntzan bezalaxe. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 36. orr.
Baina orain, kasik egun batetik bestera, indarberritua eta bizkortua ikusten zaitut. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 15. orr.
Zazpi silaba atera ziren, kasik beste mundutik zetozenak. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 37. orr.
Nehork ez du hitzik ateratzen, kasik nehor ez da higitzen. adimenduaren eta kasik horren bete den beste ahalmenaren edo nahimenaren lana Besarkatzen dituena konfesio sainduetako bekatu, absoluzio, ordainketa, zentsura & irregulartasunetan gertatzen ohi diren kasik zalantza guztien soluzioak. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 39. orr.
Bakarrik gelditu ginen kasik. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 135. orr.
Erdia gelditzen zitzaion kasik. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 111. orr.
Konturatzen gara egia kontatzea eskandalagarria dela, subertsiboa kasik. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 147. orr.
Biraorik ez, eskerrak ematen ditut kasik. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 184. orr.
Florentek zakar baino zakarrago bihurtu eta isilarazi egiten zuen hitz gordinez kasik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 338. orr.
Itxaropenik ez nian kasik, alajainetan! Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 65. orr.
Esekitokia erauzi egin zuen kasik, kapela eta bufanda zintzilik jarri zituenean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 161. orr.
-Bizilagunak gara, kasik. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 75. orr.
Kotxea betea zetorren kasik. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 115. orr.
kasik ahantzia (7); kasik ahantziak (5); kasik alde bat (14); kasik aldi berean (6); kasik berehala (5); kasik berrehun (6); kasik beti (30); kasik bi (42); kasik bost (5); kasik bururatua (7); kasik burutik buru (5); kasik dena (19); kasik denak (47); kasik denek (14); kasik denetan (15); kasik deus (6); kasik egun guziz (7); kasik egunero (17); kasik ehun (7); kasik erabat (5); kasik erdia (5); kasik erdiak (5); kasik erran (9); kasik esan (7); kasik ezin sinetsia (24); kasik ezinezkoa (9); kasik galdua (5); kasik hamar (8); kasik hiru (24); kasik hiru urte (5); kasik hogoi (7); kasik iluna (5); kasik lau (8); kasik mirakuilua (6); kasik mundu guzian (8); kasik nahiago (7); kasik nehor (8); kasik oharkabean (16); kasik ohartu gabe (7); kasik oren (6); kasik osoki (9); kasik partida (5); kasik segidan (9); kasik segur (13); kasik sei (5); kasik sobera (7); kasik zazpi (5)