Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kasernaratu, kasernara, kasernaratzen 1 da ad kasernara joan, kuarteleratu.
Zuek ere bidean, kasernaratzeko manuak alaitu eta susperturik. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 95. orr.
Omar Lakda atzeman arte ez zaretela kasernaratuko erran du Cartierrek. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 119. orr.
2 (era burutua izenondo gisa)
Haien ahots koleratuak entzuten dituzu, kasernaratu eta gatibuak kamioietatik jaitsarazten dituztelarik. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 104. orr.