Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kasaila iz ipar kalapita, iskanbila.
Berrogain haraindiko ordezkariek hautsi-mautsi bat proposatu zuten: elgarren arteko kasailak eginahala baztertu nahiz zorren pagatzeko Aldudeko oihan komunean egurrak egiteko beren baimena eman zuten. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 49. orr.
Zer zen ohartu zirelarik, elgarren artean kasailan ari izan ziren zakua zeinek beretzat eraman. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 136. orr.