Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kartzelazulo (orobat kartzela(-)zulo) iz adkor kartzela.
Kartzelazulora idazleak! Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 33. orr.
EAJk diseinatu zuen sakabanaketa politika eta hemen ikusten da presoekiko duen jarrera: kartzela zulotik hilerriko zulora eramaten ditu presoak. Berria - Euskal Herria 2006-03-02
Berak ez zuen, Hansek bezala, bizitza kartzela zulo batean edo bala baten aurrean galtzeko hauturik sekula egin. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 58. orr.