Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kartzelatze iz espetxeratzea. ik kartzelaratze.
Epaiketarik gabeko kartzelatze masiboak. Berria - Harian 2005-07-29
1962an Etxebarriko Bandak laminazio fabrikan-eta egindako greba gogorren ondorioz, laurogeitaka detentzio eta kartzelatze gertatu ziren. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 96. orr.
Ea atxiloketak, kartzelatzeak eta tortura salaketak bateragarriak ote diren egoera berriarekin. Berria - Euskal Herria 2006-04-25
Otegiren kartzelatze aginduaren berri izan eta batera. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 199. orr.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)
otegi kartzelatzea (5); otegiren kartzelatzea (5)