Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gerri bueltakoari, berriz, kartutxoak falta zitzaizkion. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 133. orr.
Kartuxa zenbait gerrian. Herria 2005-07-07
Bota zituen musikariak fusila eta kartutxoen gerrikoa eta abailetan abiatu zen. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 118. orr.
Eskopeta irekian bi kartutxo sartu zituen Freddy Greenek ere. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 142. orr.
Arituaren erraztasunez sartzen du kartutxo bat errekameran, eta erriflearen ahoa txakurren kaiolan sartzen du. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 126. orr.
Kargatu du bere FN Browning-a, bi kartutxo daramatzan paralela, eta bigarren basurdeari ere kale. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 38. orr.
Aitak eskopeta hartu, kartutxoak kargatu, sorbaldatik zintzilik jarri eta, pakete handi bat hartuta, niri eman zidan. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 27. orr.
Kartutxorik tiratzeko ohiturarik ez zutela. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 38. orr.
28.000 kartutxo bota zituzten liberalek gure aurka Lizarraldean. Txillardegi «Putzu», 1999 - 163. orr.
Ehizako kartutxoak erabiltzen. Berria - Kultura 2004-11-28
Erabilgarriak ziren bakarrak metrailadoretarako kartutxoak izan ziren. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 179. orr.
Dudatan ibili zen balekiko kartutxoak jarri ala ez. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 78. orr.
Antzinako pistola bat zen, sei kartutxokoa. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 74. orr.
Romano Prodi Europako Batzordeko presidenteari petardoak eta kartutxoak zituen gutuna iritsi zitzaion atzo Bolonian duen etxera. Berria - Mundua 2004-01-13
Goian, arakatu egin zuten, pistola eta kaxa bat kartutxo aurkitu zizkioten. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 398. orr.
Uzi motako pistola metrailadorea, lau kutxa kartutxo, bai eta lehergailuak egiteko bederatzi detonagailu eta tenporizadoreak ere. Berria - Euskal Herria 2004-02-11
20 paketa kartutxa. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 156. orr.
Inprimagailuetako edo ordenagailuetako kartutxa hustu eta baliatuen bilketa bat antolatzen duela. Herria 2003-01-09
Bost litroko bonbona bat zen bi gas kartuxari lotua. Herria 2002-12-19
Horiek biltzen dituzte tinta kartuxak, inprimagailu eta fax tresnetan baliaturik hustuak direnak. Herria 2003-05-08
Bati lortu zuten kartutxo-gerrikoa kentzea, baina besteari ezin izan zioten inola ere kendu. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 118. orr.
Karabinak aldean eta kartutxo-uhalak soinean zetozen. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 130. orr.
Ezkerreko besoan eskopeta irekita zuela, eta eskuinean kartutxo kaxa. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 115. orr.
Hamasei kartutxo ilara biko kargadorean. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 127. orr.
Besteak patrikan daraman posta kartutxo parea laztantzen du. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 169. orr.
Kartutxo sail bat be poltsan daukok. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 223. orr.
30 milioi metrailadore kartutxo zintetan. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 179. orr.
Dinamita kartutxoak ebasten ditut. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 16. orr.
Begira, begira, kartutxo azala! Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 147. orr.
Armak, kartutxo-zorroak. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 22. orr.
Freddy Greenek eskuekin kartutxo-azal gorria jaso eta erakusteko buelta hartu zuenean, zutik ikusi zuen, hiruzpalau metrora, bere eskopeta eskuan zuela. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 147. orr.