Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Oso poro txikiko belaki baten antzeko egitura erakusten du kartilagoak, mikroskopio elektronikoz begiratzen bazaio. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 43. orr.
Haur jaioberrietan, kartilago asko dauka eskeletoak; kartilago hori hezur bihurtuz doa pixkanaka, nahiz eta badiren gune batzuk bizi osoan kartilago izango direnak, hala nola kanpo-belarria, sudurraren punta eta saihets-hezurrak bularrezurrari elkartzen zaizkion guneak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 29. orr.
Ezker belaunburuaren alboko kartilagoa dauka minduta. Berria - Kirola 2004-11-10
Marrazo eta lanproietan, kartilagozkoa da eskeletoa. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 29. orr.
Kanpo-belarria [...] belarri-hegala da, larruazal eta kartilagozko hegal izurtsu bat. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 109. orr.
Lehenengo urteetan, hezurraren muturra [...] kartilago-geruza mehe batek bereizten du hezurretik. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 29. orr.
Kartilago-geruza batez estalita daude giltzadura eratzen duten hezurren muturrak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 42. orr.
· Aurpegiko azala ez ezik, sudurra, ahoa, ezpainak, bekainak, [...], sudur-kartilagoa eta nerbiopeko estruktura ere errekuperatu beharko dituzte zirujauek. Berria - Gaiak 2004-05-29
Sinobialaren hantura kronikoak giltzadura-kartilagoa granulazio ehunez ordezten du, eta luzarora artikulazioak deformatu egiten dira, eta beren funtzioa galtzen dute. Berria - Gaiak 2004-10-02