Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
karteltxo iz tamaina txikiko kartela.
Arratsaldeko seietarako, "no hay localidades" zioen karteltxoa jarri behar izan zen Trinitate plazako sarreran. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 66. orr.
Ipurua zelaira bideko tabernariek, berriz, partidarako ogitartekoak izango zituztela zioten karteltxoak eskegi zituzten leiho eta ateetan. Berria - Kirola 2004-01-08
Biek karteltxo bana zeukaten goialdean idatzirik, eta batean "andrak" irakur zitekeen eskualde hartako euskalkian idatzita, eta bestean "gizonak". Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 157. orr.
Zerk piztuko zuen bezeroarengan interes handiagoa ongi idatzitako karteltxoak ala gaizki idatzitakoak? Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 55. orr.