Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kartelada iz kartel itsastea.
Gaur, ostiralero bezala, kartelada egingo da 20:00etan, Bulebarrean. Berria - Euskal Herria 2004-08-13
Daniako (Florida, AEB) pilotariak karteladak egiten hasi dira euren lan baldintzak hobetzeko eta Jai-Alairen iraupena bermatzeko. Berria - Kirola 2006-03-12
Kartelada eginen duen konpainiari datu zehatzak emanen dizkiot noiz [...] eta zein geltokitan jarri behar dituzten kartelak. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 69. orr.
Atzo iluntzean, Sarasate pasealekutik kartelada mugikorra egitea zen asmoa, joaldunek eta Irurtzungo Kalejirak lagunduta, Arranon amaitzeko. Berria - Kultura 2006-04-08