Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kartak, fitxak eta whiskya, hori baino ezin duk egon poker mahai baten gainean. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 80. orr.
Hizketan ari da kartak banatu bitartean. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 82. orr.
Kartak eskatzen zituen, eta bakar-jokoan aritzen zen. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 89. orr.
Erne zelatatzen zuten, zein karta botako. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 34. orr.
Afaria bukatuta, kartak eskatu zituzten. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 71. orr.
Karta batera jokatuko dizkiat hil guztiak, eta organotxoa ere bai. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 124. orr.
Luze gabe, whistean jokatzeko kartak eman zizkioten Txitxikovi. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 32. orr.
Ahuldadea iruditzen zait, kontrarioari kartak erakustea bezala. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 25. orr.
Ez bainituen karta guztiak neure esku, ezta gutxiago ere. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 113. orr.
Karta horiek gizon figurak zituzten, beren koroekin eta zaldiz. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 77. orr.
Ez dira karta txarrak jokoan sartzeko. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 339. orr.
Nago Rakel karta onenak noiz etorriko zain dagoela... Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 164. orr.
Dena karta bakar batera jokatzearen arriskuak erakarri ninduen, hain zuzen ere. Berria - Kultura 2006-01-19
Azken aukera izan daiteke burura etorri zaidana, jokatzeko azken karta. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 280. orr.
Ustelkeriaren salaketaren karta jokatzen ari da jada oposizioa. Berria - Mundua 2004-05-12
Gobernuak [Espainiakoak] esan zidan talde batzuk torturaren karta erabiltzen dutela haren kontrako kanpaina egiteko. Berria - Euskal Herria 2006-01-28
Prozesua baldintzatzea, ezker abertzalea ahultzea eta jokoa karta markatuekin hastea. Berria - Harian 2006-03-17
Badut uste amerikar ordezkari batek eskatu digula bakoitzari gure jokoko kartak ager ditzagun azkenean. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 153. orr.
Samuel Sanchez eta Contadorri buruz, ez dira gezurretan jardun, baina handira jotzeko karta nahikorik ez zuten, eta galdu egin dute. Berria - Kirola 2006-04-09
Barbaroek bizitzeko zertzen dituzten borroka beldurgarrietan karta irabazleak ez direla indar hutsa, baizik eta iraunkortasuna, mendekua, gupidarik eza, azerikeria eta zitalkeria. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 167. orr.
Gaurko teologo muslariari jakineko kartak, ongi nahasi gabeak badaezpada ere, jartzen dizkio beti munduak eskura, eta handian paso eman eta ttikitik jotzen du hordago, eta ttikian ez dio inork irabazten, eta horrela du jakin-usteko ustela bereganatzen. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 66. orr.
Karta-banatzaileak joko horien artean bat hautatzeko aukera izaten duela, eskua berari dagokionean. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 533. orr.
"Jokoa zabalik dago" esan zuen karta-emaileak. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 78. orr.
Dutertreri begiratzen diot, nire karta-botatzaile eta behatzaileari. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 22. orr.
-Zu bezalako karta-jokalari batek ezin du ezer egin bere halabeharraren kontra. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 72. orr.
Karta-jokalari oso bitxia zara zu... kartak beharrean, grinak eta gizakiak erabiltzen dituzu jolaserako. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 114. orr.
Karta partida amaigabeak, garagardo epela. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 195. orr.
Beste lagun batekin nabilek hemen, oso argia ere mutila, eta karta-saio batera joatekotan geratu gaituk. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 115. orr.
Ikusi nituen gudu batetik bizirik irten zirenak, posta-txartelak bidaltzen; ikusi nuen Mirzapur-eko erakustoki batean espainiar karta-pilo bat. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 169. orr.
Tarot madarikatua irakurtzen jarriko zaituztet museko karta sail batekin. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 82. orr.
Mari Errautsen kalabaza karroza bihurtzea ez zitzaidan begitantzen harrigarriagoa umore oneko zegoenean gure aitak egiten zituen karta-jolasak baino. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 39. orr.
ik beherago 15. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Liburua irakurtzen amaitutakoan ezerk ez zukeen arima aztoratuko, eta irakurlea berriro itzul zatekeen karta-mahaira, jokoak Errusia osoa jostarazten baitu egun. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 353. orr.
Harryk beren kasa nahasten ziren joko-kartak hankapean zapaldu zituen nahi gabe, lurrean baitzeuden.. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 40. orr.
Ama beti izan diat alde, eskuko marketan eta taroteko kartetan izar bat pizten ikusi zuenetik Italiako zeruan. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 120. orr.
Taroteko kartak eta umekeria horiek guztiak utziko balitu... Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 252. orr.
Estazioetan gauza piloa erosten dut: abanikoak, labana txikiak, teniseko pilotak, tarot-kartak, [...]. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 120. orr.
"Atera diren kartak Dorrea, Epailaren karta, Heriotzarena...". (Itxasok hasperen larri bat egin du). Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 278. orr.
Heriotzaren kartak aldaketaren bat adierazten du, edo depre zaudela, besterik ez. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 278. orr.
Etorkizuna kartetan nola irakurri. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 90. orr.
ik beherago 12. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Otoitz egin ostean kartetan etorkizuna igartzea bururatu zitzaidan lotara joan aurretik. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 85. orr.
Atera zuen Santxok bere kolkotik karta ireki bat eta honela ziola ikusi zuen dukesak: [...]. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 166. orr.
Aurreko karta lau zati egiten nuela, beste karta bat idazteari ekin nion. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 143. orr.
Ispilu bakoitzaren atzean gutun bat, edo karta-sorta zahar bat, edo galtzerdi bat. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 72. orr.
Desesperazioak eman zion, ausaz, karta hura idazteko ausardia. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 141. orr.
Adiskideei bidalitako kartak zeuden: ofizialei, goi-goiko pertsonaiei, anarkista ezagunei, idazle susmagarriei [...]. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 106. orr.
Karta argitaratu zioten, eta alferrikako hitz zintzoz beteriko erantzuna heldu zitzaion Arartekoaren bulegotik. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 111. orr.
Minbiziak jota omen zegoen eta karta haiek guztiak erre nahi zituen hil aurretik. atzerriko gobernuentzat salerosleei emandako gomendiozko kartak. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 36. orr.
"Maitasun kartak dira" izan omen zen bere azalpen bakarra. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 36. orr.
Gelditzen zirenean, edateko, jateko edo karta geografikoak aztertzeko [...]. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 247. orr.
Sevillako Isidororen Etymologiætan den karta zirkularra. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 56. orr.
Belhaimen globoaren kartan. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 51. orr.
Ternuako karta zaharrenetan ere, kartegile eta pilotuek Groyako eta Belilako bi uharte handiak beti ongi agerrarazten zituzten. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 136. orr.
Nabigazioko tresnak, kaiera, lapitza, ezagumenean dugun mundu osoko karta. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 37. orr.
Nabigazioko kartak ziren; ontziburuak zituenak. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 239. orr.
Pan kapitainak kalkulatu zuen, nabigazio-karta kontsultatu ostean, ekainaren 21ean-edo helduko zirela Azoreetara. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 198. orr.
Nabigazio-tresnen kutxatxoa, [...] munduko karta ederra gordetzen zuena. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 28. orr.
Zehatz izkiriatu nuen kaierean, eta horren ostean karta zabal-zabalik zetzan mahaira jo nuen, astrolabioak esandakoa haraxe aldatzeko, orratzaren bitartez. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 38. orr.
Sagardotegiko menua ere badute, baina guk karta eskatu dugu. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 203. orr.
Karta ekarri zien menuarekin eta beste bat ardoekin. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 268. orr.
Jakiak aukeratzen hasi baino lehen ardoen karta eskatu zenuten. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 20. orr.
Karta luzatu dit: hasierakoetako bat aukeratzeko eskubidea dut: bost xerra txistor edo errefauak edo izkirak edo apioa saltsan, erretilu bat. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 178. orr.
Maîtrea zain dago doktorea eta komisarioa erreserbatura noiz joango, segidan bera karta eskaintzera joateko. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 282. orr.
Karta utzi, bere ogia puska txikitan zatitu, eta mahai tresnak musu zapiarekin igurtzi ditu. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 179. orr.
Hezkuntza publikoko eskola karta finkatu behar zuen bilkura aitzin tentsioa izan da nagusi hainbat herritan. Berria - Euskal Herria 2004-02-12
Karta horretan oinarrizko hamar eskubide biltzen dira. herria¬
Ingurumenari buruzko Nazio Batuen Stockholmeko Adierazpena, Naturaren Mundu Karta, Ingurumenari eta Garapenari buruzko Rioko Adierazpena, [...]. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 125. orr.
Lurraren Eskubideei buruzko Karta. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 95. orr.
Euskal Ikasleen Eskubideen Karta da bere programaren oinarria. herria¬
Europako hizkuntza gutituen eskubideak zaintzeko karta famatua. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 40. orr.
Bakerako eta Adiskidetze Nazionalerako Karta izeneko legea iragan irailaren 29an onartu zuten herritarrek, Abdelaziz Bouteflika presidenteak bultzatutako erreferendumean. Berria - Mundua 2006-03-14
Euskal-Herriaren alderako eskubideen karta-proiektu bat. Herria 2002-11-07
Polizak ikuska ditzake nor beraren nortasun kartak, pasaportak, egoipen paperak, edozein inkesta administratiboren karietara. Herria 2005-12-15
Pasaporte zaharrak, frantses errepublikaren enbaxadako matrikulazio karta, hegazkin txartel erabiliak, argazki bat... Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 71. orr.
Eta horrela, etapaz-etapa, nire erromes-karta zigiluz betetzen joan zen, amaieraraino, Konpostelako Santiagoraino. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 119. orr.
Hura zen guretzat lanerako baimena eta Sejour karta lortzeko modu bakarra. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 192. orr.
Alabaina, hemen ez zaio galdegiten laborariari sindikatuko karta hartzea. Berria - Ekonomia 2006-01-15
Errazionamendu kartak bi pertsonentzako jakiak baino ez dizkio baimentzen eta merkatu beltzean erosi behar izan ditu hegaluze lata horiek. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 62. orr.
Nik, burua erabat hustua, ez jakin nor behar nuen deitu; bestalde, ez neukan kartarik ez eta diru xeherik. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 16. orr.
Erosketa xehe frangoren pagatzeko baliatzen ahalko den karta. Herria 2002-11-07
Sartu zure kreditu-karta horretarako asmatua den irekiduran. prokuradoreak banku-karta bat ebatsi dio aleman kide bati, eta karta hori erabili emagaldu baten fagoreak ordaintzeko. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 153. orr.
Karriota betetzen da, mukurutzen astean behin, eta pagatzeko orduan herrokan jartzen, karta bankarioa eskuan nixtan, ahalaz agerian. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 19. orr.
Emazte xaharrari bizpahiru posta karta erosi dizkiot zigilu sari, eta pezeta zenbait eman. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 65. orr.
Karta postal batek gure etxekoak abisatu behar zituen bagindoazela. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 35. orr.
Oheratu eta, Mathiasek urte berri ona gutiziatzeko bidali zidan karta postalean idatzitakoa hiruzpalau aldiz irakurri nuen. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 189. orr.
Aita Kasinoan, kartetan. Margotzen, garbiaren gainean garbitzen, erratza pasatzen, kartetan, patatak zuritzen, parkeko belar txarrak ateratzen... Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 47. orr.
Edangela pribatu kez bete baten puska bat ikusten nuen, eta lau gizon kartetan. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 14. orr.
Diru asko galdu ditek kartetan. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 349. orr.
Lagunak kartetan hasi ziren. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 310. orr.
Lebigre kartetan ari zen bezero batekin, piquet-ean, burdina pintatuzko mahaietako batean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 166. orr.
Nire aldameneko mahaian estudiante batzuk, kafetegiko bezero bakarrak, kartetan ari ziren. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 54. orr.
Berdin-berdin ibili zitekeen kartetan kandela baten argitan egurtegi batean. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 117. orr.
Eta baduk bikote kide finkorik kartetan jarduteko? Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 56. orr.
Kartetan zihardutenei adiago paratu nintzen. Nolako itxura zeukan zurekin kartetan egin zuen arrotzak? Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 328. orr.
Shakespearek argiro esaten du: "Halabeharra duk kartak ematen dituena, gu gaituk kartetan egiten dugunak". Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 71. orr.
Kartetan jokatu, irakurri eta horrelako gauzak Irabazten duten guztia kartetan jokatzen ditek, baina oso onak dituk. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 98. orr.
-Martxa honetan kartetan ahaztu egin behar zaigu. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 90. orr.
Horoskopoa eta karta astrala ditut alde. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 211. orr.
Karta astrala nahi izanez gero, gutienez ere bi saio beharko ditugu. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 102. orr.
Mieltxok pozik eginen dio berriz ere karta, emakumea. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 74. orr.
Soldaduak, afaldu eta gero, denbora pasa, karta jokoan hasi ziren. Whist karta-jokoan ari zirelarik. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 72. orr.
Bere laguna itzuli zela ikusirik, karta jokoan aritzeko proposatu zion. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 279. orr.
Kafean geratzen ziren bezeroak dominoan edo karta jokoan ari ziren. artillerialariak mahai baten inguruan eserita ikusi ditugu, karta-jokoan. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 29. orr.
Karta- eta dado-jokoak debekaturik zeuden. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 141. orr.
Suizidioari ere, bizitzaren kontra joka genezakeen azken karta-jokoari, ez al diogu gure buruaz beste egitea deitzen? Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 72. orr.
Heraclio Fournier enpresaburua, karta jokoen ekoizle ezaguna. Berria - Ekonomia 2004-04-16
Poltsikotik karta-jokoa atera zuen. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 145. orr.
Berehalaxe itzuli zen, botila bat ardo gorrirekin, eta eskuan karta joko bat zekarren, auzoko bati eskatua. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 157. orr.
Karta-joko bat erakutsi zidan txaketaren barruko poltsikotik aterata. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 374. orr.
Patxadaz, irribarre eginez, karta-jokoa bi zatitan urratu zuen. hartu zituen karta-joko bateko lau batekoak; esleitu zion bateko bakoitzari hiriburu bat: [...]. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 145. orr.
Ni erreginetako bat nintzen zure karta-jokoan. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 114. orr.
Handik oso denbora gutxira egin genituen geure karta-parteak. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 156. orr.
Egun horietan aurkitzen ahalko dira errugbi munduko zernahi gauza: ator, tinbre, karta postal, pin's eta holako... Herria 2004-01-29
Nahi duenak karta gutun-azalean sar dezake, baina orduan tinbrea gehitu beharko dio. Berria - Euskal Herria 2006-04-08
Horrela esaten zieten lagunartean karta-sortako koloreei. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 33. orr.
Karta sorta hartu eta lurrera jaurti zuen bere arrebak, amorrazioz. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 167. orr.
Beste haitzulo bat zen, erabat bestelakoa, karta sorta bat ostera nahastean bezala, estua lehen zabala zen lekuan, altua baxua zenean. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 140. orr.
Pareta zirkular haien inguruko apalak bete-bete eginda zeuden hautsak hartutako lumez, kandela-muturrez, jokorako hainbat karta-sorta higatuz, zilar eta kristalezko bola ugariz, eta era askotako te-kikarez. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 86. orr.
-Ea! -esan zuen Nozdriovek, hatz-puntekin karta-sorta ertzetatik estutu eta apur bat kakotzen zuela, halako eran, ezen paperezko azal mehea urratu eta kartak askatu egin baitziren-. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 119. orr.
«Erabakiak karta zuria ematen die suizidei, Jerusalemen hautatu eta hautatuak izateko, eta utzikeria diplomatikoa da», esan zuen Alderdi Erlijioso Nazionaleko buru Zvulun Orlevek. Berria - Mundua 2006-01-11
Iragan urteko maiatzeko erretreten hilketa obratu zen garaian sindikatuek [...] karta zuria luzatu zioten gobernuari eta aurten, seguritate sozialaren aldaketa mailan gauza bera egiten dute. Berria - Kultura 2004-06-22
Menu karta luzatu zidan eta berehalaxe aukeratu nuen afaria. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 71. orr.
aldeko karta (3); emakumeen eskubideen karta (4); erromes karta (8); eskola karta (13); eskubide karta (3); eskubideen karta (39); euro karta (4); gazteriaren eskubideen karta (4); gomendiozko karta (7); herriaren eskubideen karta (6); karta atera (3); karta aurkeztu (3); karta bat har (3); karta bat hartzen (4); karta baten hartzerat (4); karta berria (3); karta egin (5); karta egingo (3); karta emaileak (3); karta erabiltzen (3); karta erakutsi (3); karta finkatu (4); karta joko (21); karta joko bat (10); karta jokoa (9); karta jokoak (7); karta jokoan (35); karta jokoan ari (7); karta jokoaren (3); karta jokoari (3); karta jokoetan (3); karta luzatu (3); karta mahaira (3); karta onak (4); karta partida (5); karta postal (3); karta sorta (10); mapa edo karta (3); nire erromes karta (6)
kartak atera (3); kartak banatu (3); kartak banatzen (3); kartak botatzen (4); kartak ematen (3); kartak ezkutatzeko (3); kartak mahai gainean (6); kartak markatuta (3); kartak nahasten (4); kartak utzi (3)