Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
karrotxo iz orgatxoa.
Karrotxo zuri batekin ibiltzen zen saltzailea, bata zuriarekin, eta izozkiak merkealdian zituen, udatiarrak desagertu zirenetik ia sobran zituelako. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 21. orr.
Ekipajea hartzera lagundu nion, maleta-karrotxoa hartuta. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 141. orr.
Gizona kale erdian haurraren karrotxoa kentzen saiatu bazen ere, emakumeak ez zion utzi eta hiru urteko beste haurraren bila joaten saiatu zen. Berria - Euskal Herria 2006-01-20