Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
karroin iz horma, izotza.
Gauaz izanik karroina. Herria 2005-07-07
Etxegarateko maldan kamiun bat trebes jarria karroinarekin. Herria 2004-12-30
Herriko plaza karroinez zuri. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 201. orr.
Sudur ahotsez kantatzen zuen Dolly Partonen zintaren bizkarrarekin garbitu nuen karroinez gogortu bitrailaren eremua. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 207. orr.
Ipuinak izoztutako ibaia izan behar du; karroinezko geruza da guk irakurtzen dugun testua, baina bere azpian urak bizi jarraitzen du bere bidea. Pako Aristi «Note book», 2005 - 15. orr.