Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Historiarekiko zaletasuna ere sortu zitzaidan, unibertsitatera joan behar nuen sasoian [...] Historiako karrera hautatzera eraman ninduena. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 67. orr.
Euskal filologia ikastekotan zebilen, orduan nahiko karrera berria zena. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 67. orr.
Karrera ikasten hasi ginenean. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 47. orr.
Urtebete egin zuen Londresen karrera egiten ari zen bitartean. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 51. orr.
Karrera hura utzi eta beste bat hastea zen aukeretako bat. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 70. orr.
Donostian kolpe zorririk jo gabe lau urte egin zituena eta karrera bigarren ikasturtean utzi zuena. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 12. orr.
Ondoren, karrera bazter utzirik, soldadutzara joan zen. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 12. orr.
Letretako karrera horietako bat atera zuen. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 33. orr.
Karrera bukatu gabe ezinezkoa omen zen ezer lortzea. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 80. orr.
Karrera bukatu ez bazuen ere, arkitektotzat jotzen zuen bere burua jendearen aurrean. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 145. orr.
Hainbat seminaristari ordaindu zien karrera izeba Ceciliak. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 96. orr.
Ikasturteko eta karrerako lehenengo eguna baitzen. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 25. orr.
Karrerako azken kurtsoko ikaslea. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 48. orr.
Karrerako lehen urtean nengoela eta txakur txikirik ez neukala. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 51. orr.
Sei urteko karrera eta bost urteko espezializazioa egiten dugu. Berria - Euskal Herria 2004-05-08
Beste karreraren baten matrikulatzea. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 49. orr.
Azken urteetan koronel lotinant mailara, hots, Espainia Errepublikanoan karrera barik militarrak iritsi zitezkeen eta gradurik gorenera iritsi zen. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 202. orr.
Karrera urteetatik gehien oroitzen duena hautazko ikasgai baterako egin zuen hirurogeita lau folioko lana da. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 51. orr.
Karrera bukaeran, festa bat antolatu zuten berak eta bizpahiru lagunek. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 100. orr.
Bi edo hiru aldiz hasi eta utzi dik unibertsitate-karrera bat. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 95. orr.
Kazetaritza karrerako ikasketa plangintzari buruz. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 92. orr.
Hamazortzi urterekin zuzenbide karrera egiten hasi zen arte. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 150. orr.
Abokatu karrera ikasteko ohitura zatarra hartu duten ziegakideak. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 144. orr.
Medikuntza karrera hasi eta amaitu nuen. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 102. orr.
Ordura arte bizitzan egin zuen guztia piano karrera ikastea izan zen. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 96. orr.
Badakizu kontserbatorioan bakarrik egin daitekeela piano-karrera. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 59. orr.
· Ainhize izan zen Artearen Historia karrera egin zuena, ez ni. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 78. orr.
Karrera bikaineko militar zintzoa eta prestua. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 69. orr.
Piano-kafe batean hasi nuen karrera profesionala. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 35. orr.
Hire karrera politikoak harrotuko duen publizitateak hire abokatu-lanari on egingo ziok. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 393. orr.
Karrera laburra baitzen futbolariarena. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 118. orr.
Justiziako funtzionarioek eta karrera judizialeko kideek. Berria - Harian 2005-09-23
· Napoleonek bere karrera Waterloon bukatu zuen uneantxe hasi zuen Bernadotte kondeak berea. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 321. orr.
Nire futbolari karrera meteorikoa izan zen, handik aurrera. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 73. orr.
Erabakia nuen denbora-tarte batean nire zine-karrera geroratzen ahal nuela. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 230. orr.
Minière et Houillière Dûpaquier et Cie.-tik bota zuten gure birraitona, eta hantxe amaitu zen bere entrepresari karrera. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 146. orr.
Bere diplomatiko karrera luzearen buruan. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 154. orr.
Politikari karrera egiten ziharduen Jesus Galindezek. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 254. orr.
Musikari-karrera berreskuratzeko beste urrats bat egin zuen gero. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 192. orr.
Astronomo ugarik gai hau hausnartzen eman du ikerketa karrera osoa. Berria - Gaiak 2004-11-25
Aurrez funtzionario-karreran lorturiko gaitasun eta tradizioak ekarri zituen Elizaren zerbitzura. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 90. orr.
Hemezortzi hilabeteko karrera luze samarra egina zuen sexuaren negozioan. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 82. orr.
Urte berean egin zen lehenbiziko autobidea Alemanian, Berlin inguruan, karrerak egiteko erabiltzen zena. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 60. orr.
Euskal Herriko Zirkuituko laugarren karrera gaur jokatuko da Gasteizen. Berria - Kirola 2006-04-09
Gaur goizaldean hasi da Argentinako Rallya, Munduko Txapelketako seigarren karrera. Berria - Kirola 2006-04-28
Bera da, zalantza izpirik gabe, karrera hartan palmaresik onena duen ziklista: birritan irabazi du (iaz eta 2000. urtean), [...]. Berria - Kirola 2004-09-04
Martinek iazko Galesko Rallyan korritu zuen azken karrera. Berria - Kirola 2006-01-19
Pro-Tour Ligako karrerak korritzeko. Berria - Kirola 2004-12-10
Denboraldi hasieran bost karrera irabazi zituen. Berria - Kirola 2004-01-31
Urtebete lehenago Yaroslav Popovich ukrainiarra hirugarren sailkatu zen karrera berean. Berria - Kirola 2004-07-11
Entrenamenduak gauza bat; karrera, beste bat. Berria - Kirola 2004-07-25
Apaiz bat karrerako bizikleta baten gainean. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 66. orr.
Zaldi karrerak zineman? Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 28. orr.
Nire lagunak futbol-saio, bizikleta-karrera, mendibuelta edota sagar-lapurreta bizkorretan zebiltzan bitartean [...]. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 79. orr.
Txistulariak, zaku karrerak, abeslari eta dantzari saioak, bertsolariak... Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 55. orr.
Kirol dendako Martina eta beste bi emakume zinta-karreraren esparrua klarionarekin markatzen ari ziren. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 362. orr.
Karrera armamentistikoa dugu eguneroko saihestezina irrati-telebistako albistegi eta egunkarietako azaletan. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 104. orr.
karrera amaitu (22); karrera amaitzear (3); karrera bukatu (19); karrera egin (12); karrera egiten (11); karrera egiten ari (4); karrera egitera (3); karrera garrantzitsuenetako (3); karrera hasi (4); karrera hautatu (3); karrera irabazi (4); karrera judizialeko (3); karrera luze (3); karrera militarra (3); karrera ona egin (3); karrera politikoa (7); medikuntza karrera (3)