Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

karratu1 1 izond lauki formakoa.

Lorez betetako saski karratu batzuen atzean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 44. orr.

Zurezko ontzi karratu-sakonetan sailkatzen genuen alea.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 46. orr.

Gapirioen gainean habe karratu bat jarriko da, horren bidez gapirioak ondo lotuta gera daitezen.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5150. orr.

Patio karratu zabal bat zen, zuhaitzez landatua.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 80. orr.

Dorre karratu bat, hirurogeita hamar metro garai, bloke itzelez egina.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 148. orr.

Demagun eremu karratu bat daukagula, luzean eta zabalean hamar oin dituena.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4090. orr.

Eraikin kasik karratu eta horma irregularrekiko baten ezker hegala hartzen zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 80. orr.

Hautsez betetako lur zati karratu batean eraikia eta txarrantxaz hesitua.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 217. orr.

Biribilagoak dira batzuk, karratuagoak besteak.  Berria - Kultura   2004-09-19

Eraikin karratu eder baten ondoan iragan naiz.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 66. orr.

Argi eta itzal gunez beterikako irudi karratuen [...] bidez, espazioaren hustuketari buruzko ikerketa dauku eskaintzen artistak.  Herria   2001-08-09

• 2 iz laukia.

Harresiak karratu hau inguratzen eta biltzen zuen beste karratu bat osatzen zuela.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 29. orr.

Orri batean, karratu bat eta haren diagonala marraztu zituen Ruche jaunak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 135. orr.

Aldea eta diagonala, horra karratu baten bi zuzenki nabarmenak!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 135. orr.

Karratu batean inskribatutako oktogonoa.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 192. orr.

Karratu baten barruan geratzen da orduan ikuslea, begiraden kaiola batean harrapaturik.  Berria - Kultura   2006-01-24

Aldea 1 duen karratuaren diagonala.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 134. orr.

• 3 izond berreketaz mintzatuz, kuadroa.

2ren erro karratua.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 134. orr.

Erro karratu negatibo bat hartu ezinak sortzen du kontraesan hori.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 308. orr.

-Hipotenusaren karratua eta beste bi aldeen karratuen batura berdinak dira.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 135. orr.

Inoiz "distantzien karratuaren legea" deitu izan dena.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 53. orr.

Indize horren kalkulua egiteko formula hau erabili behar da: pisua (kilotan) zati altueraren karratua.  Berria - Euskal Herria   2004-02-29

-3ren karratua 9 da; 9 gehi 4ren karratua, 16, berdin 5en karratua: 25.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 121. orr.

Frogatu zuten karratua 2 duen zenbaki arrazionalik ezin dela existitu.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 136. orr.

Lehenengo n zenbaki osoen karratuen batu ra.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 84. orr.

Teodorok poliki zabaldu zuen irrazionalen saila: 17 arteko zenbaki oso guztien erro karratuen irrazionaltasuna frogatu zuen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 161. orr.

4 (azalera neurriekin) ik beherago 6; ik koadro 13.

Kilometro karratu bakoitzean, 6 870 bizilagun metatzen baldin badira.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 80. orr.

Bainugela bustian utzitako oinatzek ongi erakusten dute zentimetro karratu gutxi batzuk baino ez dituela zoruarekin kontaktuan dagoen eremuak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 108. orr.

5 buru karratu pertsonez mintzatuz, pentsakera zurruna duena eta aurrez finkaturiko arauen arabera aritzen dena.

Buru karratuei irabazi genien, ezta?  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 387. orr.

6 metro karratu (110 agerraldi, 18 liburu eta 69 artikulutan) metro koadroa.

Ez zen zernahi: 200 metro karratu, Zabalgunearen erdi-erdian.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 132. orr.

Café de Franceko azoteara jo genuen lehenbailehen, "munduko ehun metro karratu onenetara", beste turistaren batek esan zuenez.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 222. orr.

Metro karratua bederatzi ehun eurotan saldu zen Angeluko lur andana bat.  Herria   2005-12-08

Donostiako kanposantuan metro karratuak balio duenarekin Torreviejan apartamentu bat eros dezakezu.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 294. orr.

Lurra, 6.300 metro karratuko eremua, Ziburuko herriak saldua.  Herria   2005-12-01

Ameriketan, New Yorken berean 350 metro karratuko salgune bat idekia du Quiksilver enpresak.  Herria   2003-05-29

Lantokian bertan lo egiten zuten, bi metro karratuko xoko batean.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 131. orr.

Hogeita hamar metro karratu inguruko txoko bat zen, argi gutxikoa baina atsegina.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 374. orr.

Zenbat metro karratu ditu begirada baten tristurak?  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 37. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus