Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

karramarro (orobat karramarru g.er.) 1 iz gorputza biribil-antza duten oskoldun hamar-oin batzuei ematen zaien izena (Astacus sp., Carcinus sp., Pachygrapsus sp.).

Bezperan karramarro bat harrapatu eta etxera eraman nuen.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 90. orr.

-Karramarro biziak ez zenituzkete jango, noski.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 76. orr.

Bi hortzetako sardexka bederaren laguntzarekin karramarro eta otarrainak beren zuloetarik aterarazi beharrez ari.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 217. orr.

Otarre bat karramarro eta arrainez bete eta aldapan gora abiatu zen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 87. orr.

Bi tona karramarro, Rotterdamgo portuan aspaldi egon behar zutenak.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 91. orr.

Ohe-mahaira joan eta, karramarro bat salabardotik bezala, telefonoa jaso du argazki, Ama Birjinen irudi, kolonia-ontzi eta zurezko panpinen artetik.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 177. orr.

Azpikoz gora erori den karramarro baten hankak balira bezala.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 169. orr.

Ur irakinetan jarritako karramarro bat bezala sentitzen zara.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 150. orr.

Karramarroak bezala, atzeraka.  Berria - Kirola   2004-09-02

Karramarroa bezain gorri nengoen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 237. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Karramarro-itxurako gizon xahar bat, bere bekain sarrien artetik begira zegokion.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 252. orr.

Zeharka ibiltzen ziren, karramarro hankekin.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 110. orr.

Orpoetan karramarro haginak nahasten zaizkien lorategi ttipi eskegiek.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 134. orr.

Paraje aparta zen arrantzan eta bainuan aritzeko, karramarro bilketa egiten genuen hango harriagan.  Koldo Izagirre   «Vladimir», 2003 - 38. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Katu-haragiak ez du parekorik ibai-karramarroak harrapatzeko.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 105. orr.

Ferra-karramarroaren ikusmen-zelula bakoitza bere nerbio-zuntzari konektaturik baitago beti.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 106. orr.

4 (jaki gisa)

Roberto Goaza komisario-buruak ez zuen bere karramarro platera ukitu ere egin.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 77. orr.

-Horregatik hartu dut etxe hau, egunero karramarroak jateko.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 150. orr.

5 (irain gisa)

Ni, behintzat, beldurrak airean nago, Berlusconi bezalako karramarro bat ere, eredugarria balitz bezala saltzen diguten garaiotan.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 83. orr.

6 (K larriz) Zodiakioko konstelazioa. ik Kantzer2.

Cancer konstelazioan dago (Karramarroa ere deitzen da zenbaitetan), eta arratsean zehar ekialdetik mendebaldera higituko da.  Berria - Gaiak   2006-02-02

7 adkor minbizia.

Rufino ez eben urteek menperatu, "karramarro" madarikatuak baino.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 38. orr.

8 karramarrotan karramarro harrapatzen.

-Karramarrotan nenbilen -esan zion mutilari amorruz, eskuan zeraman karramarroz betetako sarea astinduz-.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 74. orr.

Eta gogoratu zuen karramarrotan zebilen egun hura, Fionn eta Mael lehorreratzen ikusi zituenekoa.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 94. orr.

9 karramarro ermitau

Kratesen aburuz, gizona ez zen inondik inora barakuilu bat ez karramarro ermitau bat.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 39. orr.

Harenak egin du: aste batzuk baino ez zaizkio geratzen bizirik, oskolik gabeko karramarro ermitau horietakoa irudi.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 258. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

karramarro uhartea (3)

karramarroa jaten (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus