Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Albertok esan zuen ganibet batez karrakatuz gastatu behar zirela zilindroak. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 195. orr.
Andre zahar bat argizari isuriaren malko zurbil gatzatuak karrakatzen ari zen ganibet handi batez. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 300. orr.
Gero harri bat hartu zuen bidetik, harritxo zorrotz bat, eta kontu handiz hasi zen gauza haiek karrakatzen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 353. orr.
Gozopilak, seguraski, apur bat andeaturik izango dik gainaldea; bada, esaiok Mavrari aiztoarekin karrakatzeko, eta hondarrak ez botatzeko, oilategira eraman ditzala. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 185. orr.
Eta Léonen aihotza ukaldi biziagoz zebilen, tarteka mahaia karrakatzen zuela, ore bihurtzen hasitako saltxitxa-haragia biltzeko. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 131. orr.
Azazkalaz, Axenariok zorua karrakatu du. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 70. orr.
Zintzurra karrakatuz ari zen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 162. orr.
Koskoilak karrakatu zituen eta eskumuturra sudurrera altxatu zuen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 33. orr.
Bainan pixka bat karrakatzen balu axala, ohar litaike gazte horien bihotz-barnea zoin den aberatsa. Herria 2001-01-18
Lazdurak karrakatzen ditu nostalgiak. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 116. orr.