Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
karraka5 iz zurezko trepeta, gider batez gurpil hotzdun bat biraraziz hots lakarra ateratzen zaiona.
Zapatu santuz ere, elizan goizeko kanpaiak (edo karrakak beste auzo askotan) jo arte, ezin zitekeen ogia egiten hasi. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 134. orr.
Obra garaikideak joko dituzte, ezagunegiak ez diren instrumentuak erabilita, gongoa eta karraka, esaterako. Berria - Kultura 2004-07-02
Abemaritako hiru orduotan [aste santuan], karraka handi batez jotzen genuen elizatarian, danbarra-danbarra-danbarra, egun horietako tenorearen berri adierazteko. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 134. orr.