Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hontzek ulu egiten zioten elkarri, oso gustura ez baleude bezala hango berbeta-hots eta kutxa astunen karraka-hotsaz. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 88. orr.
Irisarriri ez zitzaion iritsi zalgurdiaren karraka-soinua. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 119. orr.
Oinen azpian ontzitzarraren ohol denen karraka-hotsak nituelarik. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 70. orr.
Belaontziko zuraje osoak egundoko karraka egiten zuen, hondatutako esku-soinu erraldoi bat bihurturik. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 143. orr.
Larunbateko egunsentian, antxeten eta kaioen karraka errepikakorrek esnatu ninduten. Txillardegi «Putzu», 1999 - 51. orr.
Azelako ernegu, karraka eta deiadarrak pinguino amenak, pinguino jaunak hurrean serio eta arlote geratzen diren artean. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 262. orr.
Behera eta behera egin zuen hegaztiak eta, gero, hegoak bilduz, karraka erlatsa bota zuen. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 139. orr.
Gabirai baten hegaldi astiroak dar dararazi zuen balkoiko argi urdinxka, eta haren karrakak eztanda egin zuen Noraren muinetan. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 208. orr.
Ardien marraka eztia eta astoaren zintzur-karraka elkorra aditu nizkian. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 39. orr.
Amak bakarrik ulertzen baitzuen, benetan, Big Joek hizketarako baliatzen zituen kurrinka eta karraka hots guztien esanahia. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 28. orr.
Eta hori amaitzen denean, berriro hitzen karraka, algaren astrapalada gorputzen arteko erakarri nahi isilak desitxuratuz. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 227. orr.
-Zer ari zara karraka? -erantzun zuen Peterrek-. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 133. orr.
Txabolako teilatuan zapelatza ari da karraka, ingurune elurtuak arakatzen. «Bizia lo», 2003 - 143. orr.
Minutu pare bat ematen zuten itsaso apartsu gainean eta karraka pausatzen ziren berriro portu ondoko hondartza txikian. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 48. orr.
Nor dabil hor? -karraka egin zuen Andre Gizenak. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 185. orr.
Abokatuaren ahotsak karraka egin zuen, garraztasunez, klaxon baten modura. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 316. orr.
Hori Harabic-a da -karraka egin zuen marinel-ahots batek haien ondoan. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 99. orr.
· ik karrak 2.
Hortzek karraka egiten diotela. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 42. orr.
karraka egin (6); karraka egin zuen (5); zintzur karraka (3)