Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
karrajo iz korridorea.
Karrajoaren bukaeran bazen ate txikitxo bat. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 25. orr.
Karrajoan, galtzontzilotan, homo sapiensa baino bi eskail-maila beherago dagoen primatea zirudien. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 150. orr.
Karrajoko horma bien artean balantza eginez hurbildu zen patata tortilla egiten ari bide zen Dionisosengana. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 203. orr.
Baina gaur ez nindoan bisita-gelara; eta karrajo-tarteaz haranzko bulegora abiatu nintzen. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 12. orr.