Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gaueko freskuraren kontrako babes bakarra bularren kontra estutzen zuen bere karpeta zuen berriro ere. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 85. orr.
Lerrotan ordenatu nituen gurasoek denboraren joanean gorde zituzten kutxak, dosierrak eta karpetak. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 40. orr.
Ganbarara igo, eta kaxak eta karpetak arakatzen hasi naiz. Karpetak, fitxategiak eta dokumentuak. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 89. orr.
Euzko Deya aldizkariaren Parisko korrespondentzia biltzen zuen karpetan. Berria - Kultura 2004-11-18
Besapean ekarritako karpeta zabaldu eta kaxa zapal bat atera zuen Justok. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 12. orr.
Orduan zigilua hautsi eta karpeta irekitzea erabakita, paperak zabaldu zituen. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 129. orr.
Interesgarri iritzitako datuak karpetetan gordetzen zituen. Berria - Kultura 2004-02-01
Orriak karpeta beltz batean gorde zituen. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 210. orr.
Folioz beteriko karpeta lodia. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 168. orr.
Zednicek kontseilaria sartu zen, agirien karpeta eskuan. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 57. orr.
Autoko alboko poltsikotik dokumentazioa altxatzeko larruzko karpeta granatea atera zuen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 12. orr.
Gogotsu irentsi zuen larruzko karpetaren edukia. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 140. orr.
Bi karpeta, eskuz idatzitako orri soltez beterik. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 145. orr.
Karpeta hutsik topatu nuen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 161. orr.
Bi karpeta, eskuz idatzitako orri soltez beterik. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 145. orr.
Genealogia karpeta osoa, nire koadernoak, liburuak, dena blai. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 312. orr.
Apunte-karpeta buru gainean gerizatzat erabiliz korrika atera zen berrehun metroz harantzago zegoen metro-irteera baterantz. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 204. orr.
Ilunagoa eta makurragoa, "osasun karpetak", nire amak luzaroan xehe-xehe gobernatu zituenak. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 58. orr.
Urduri, estu eta larri, hartutako mezuen karpeta zabaltzen du, baina..., karpeta hutsik dago. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 98. orr.
Ahalik eta isilen, neskak PRANA artxiboa ordenagailu eramangarriko karpeta guztietatik borratu zuen. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 53. orr.
karpeta hartu (3); karpeta ireki (4); karpeta sarrerako arasa (3); karpeta urdina (8); karpeta zabaldu (3); karpeta zahar (4); larruzko karpeta (5)