Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ivan Revinsky zirku enpresariak bi erabaki garrantzitsu hartu zituen: lehena, zirkua karpa erraldoi batekin estaltzea. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 104. orr.
Hilaren 17an eta 18an izango dira kontzertuak Hernanin jarriko duten karpan erraldoian. Berria - Kultura 2006-03-09
Areetako plazan jarriko duten karpa handian. Berria - Kultura 2004-11-05
5.000 lagun bildu ziren iaz 2.500 metro koadroko karpara. Berria - Kultura 2004-05-27
Azoka egiteko, karpa baino askoz egokiagoa da eraikin berria. Berria - Kultura 2004-12-07
Karpa txuri baten azpian aulkiak daude, bakoitzean zeinek eseri behar duen ipinita. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 127. orr.
Modelo-jendea ito beharrean dabil ibaiaren ertzean inprobisatu dieten polibinilozko karpa koloretsuaren azpian. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 71. orr.
Heineken karpan, berriz, Kora Jazz Trio entzun ahal izango da. Berria - Kultura 2004-07-23
Zuzeneko emanaldietarako bi eszenatoki atonduko dituzte eta, horietaz gain, bi karpa techno eta karpa pop bat ere izango dira. Berria - Kultura 2006-02-01
Eta gero karpapean zerbitzatu bazkarian mila lagun edo gehixago! Herria 2005-05-26
Karpapean zein Baionako karriketan, orotara hamaika ikuskizun aldizkatuko dira. Berria - Kultura 2004-05-15
Jaialdia ikastolako karpan egingo da. Berria - Kultura 2004-03-18
Festaguneko karpan. Berria - Kirola 2004-03-20
Ikusle txikiak eta handiak agertokian prestatutako karpa puzgarri batean sartuko dira. Berria - Kultura 2006-01-27
Bera Bera taldeak antolatu duen karpa erabiltzeko akordioa lortu du klubak. Berria - Kirola 2006-03-30
Hirurehun putzu eta berrogeita hamar mila datilondo zeuzkan [oasiak], baita koloretako karpa ugari ere haien artean jarririk. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 126. orr.
Tribuetako buruak karparen barrenaldean zeuden eserita. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 147. orr.
Al-Fayoumgo erdialdean zegoen karpa handiaren ingurura heldu zirenean zimitarrak eta espingardak atera zituzten. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 156. orr.
Bisitariak zirenez, oasiko biztanleekin partekatu beharra zeuzkaten karpak. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 127. orr.
Ke-lurrin gozo batek estaltzen zuen karpa-barrua. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 147. orr.
· Kanario-koloreko zirko-karpa ematen zuen zerbait hasi zen trikotatzen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 64. orr.
karpa erraldoi (5); karpa erraldoia (11); karpa erraldoian (5); karpa handian (3)
heineken karpan (6); kaleko karpan (9)