Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
San Joan udareak, dukesak, batzuk potoloak, beste batzuk luzeak, beltxarga lepoekin edo sorbalda apoplektikoekin, sabelak horiak eta berdeak, karmin pittin batez edertuak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 318. orr.
Gorria esan nahi din, baina belusari buruz ari haizenean "karmina" esan behar dun. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 60. orr.
Urde hiltze goizetan baizik ez zuen horrenbeste karmin koloreko jario burrustatzen mirestsi. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 26. orr.
Ezpainak karminez nahiko zikinduak. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 175. orr.
Ezpain gorrail apetagarriak karmin leunaren ukitu basatiaz hornituta. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 42. orr.
Oscar lehen aldiz ikusi zuenean karmina erostera joan zen. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 107. orr.
Karmin gorriz margotuta ondokoa zegoen idatzita: "Abiadura gustatzen, Julia?". Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 108. orr.
Bertan ikusi zuen, akaso odola irudikatu nahirik baina karminez idatzita, azken mezu ezkutua bide zen hura: "Puta bat bezala tratatzen ninduzun eta ezin nuen eraman". Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 65. orr.
Aurpegia karmin orbanez beteta. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 205. orr.
Bi musu heze eman dizkit masailetan, eta karminez gorrituta utzi dizkit ziurrenik. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 45. orr.