Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
karmin1 izond garratza.
Kiratsa zetorren arrotik, paperolaren gernu karmina fonderiaren berotasun itogarriari gain hartuz. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 104. orr.
Ezpainetako margoaren zapore karmina utzi zidan ahoan musu ematerakoan. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 163. orr.
Are karminago egin zuten negar Luziana Rouraren adiskideek. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 277. orr.
Karmin zapore gozoa eta malkoen mingotsa biak batean izango zituela pentsatu nuen. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 64. orr.
· Ez diot hau saminki, baizik kezkati, ahoan min duenari eztia karmin egiten bazaio ere. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 149. orr.