Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gure prestakizunek eta nire izeba xaharraren ibilerek karkaraka irri eragin zioten debot jostari horri. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 52. orr.
Gurasoek, berriz, beren zalditxotik irri eta karkaraka, esaten zidaten, zu zara gure sekretua, zu! Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 133. orr.
Antzara baten gisara karkaraka hasi zen. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 36. orr.
Barre karkaraka hasi nintzen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 306. orr.
Noiz edo noiz, amak abisuren bat emateko-edo atea zabaldurik, jarrera xelebre haietan harrapatzen ninduen, galtzontzilo hutsean, eta barre-karkaraka aldentzen zen korridorean barna. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 67. orr.
Leher gaizto egiteraino hasi zen irri karkaraka. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 234. orr.
Unetik unera irri karkaraka itotzen zen. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 364. orr.
Eta bizkaitarrak trufaka eta irri-karkaraka ekin zion berriro. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 535. orr.
irri karkaraka (34); irri karkaraka hasi (18); karkaraka hasi (20); karkaraka hasi zen (14)