Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kristoren karitate neurrigabea hausnartzen ari zela. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1044. orr.
Karitate kartsuz gainezka, erabateko perfekzioaren bideari ekin zion. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 238. orr.
Karitate santuak garaitzen ditu deabruaren eta giza grinen tentaldi guztiak eta giza beldur guztiak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 93. orr.
Zein karitate kartsuz iziotuak zeuden Kristoren ikasle berriak! Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 206. orr.
Karitatearen aurkako bekatua. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 338. orr.
Madarikatua [...] karitate kristauaren arauak ahaztu nituen eguna! Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 80. orr.
Frantziskoren behartsuenganako karitate eta maitasun gupidatsua, eta ardiarekin eta arkumeekin egin zuena. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 229. orr.
Handiusteak karitateak baino gehiago eragiten digu zoritxarrez. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 366. orr.
Karitatez eta errukiz beteriko gizona baitzen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 577. orr.
Barkamena eskatzen diot irakurleari eta erregutzen, zuzen nazala eta karitatez okerra desegin, aurki dezan tokian. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1115. orr.
· Hire amak esaten zinan gutxienez Jainkoaren karitatea geratzen zaigula. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 116. orr.
Pobreekiko karitatea da mundu honetako gauzarik ederrena. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 21. orr.
Eta hango jendeak hemengoak baino karitate gehiago du. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 249. orr.
Karitate eta ongintza horiek gorabehera, anaia Juan hori higuingarria gertatzen zitzaion Andresi. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 83. orr.
Elkartasuna karitate bilakatu daiteke, era egokian bideratu ezean. Berria - Gaiak 2004-06-02
Okindegien karitatearen menpe bizi diren familia ugari ezagutzen ditut Gazan. Berria - Mundua 2006-04-06
-Ez, Nathan, eskerrik asko, baina ez dut zure karitatearen beharrik. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 152. orr.
Karitatez jokatzen du Administrazioak gehienetan, ez justizia sozialak gidatuta Berria - Euskal Herria 2004-03-19
Hala, limosna eske zebilela, karitatea egingo zion inor aurkitzen ez eta, ilunabarrez alor batean sartu zen ustekabean. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1065. orr.
-Emaidazue karitate bat neure andrea lurperatzeko -esan zuen. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 160. orr.
Karitatea eta obra onak egiteko amorratzen zegoen moja gaztea. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 207. orr.
Lurrazalean ibiliko ote zen, edota lurpean ote zetzan, karitatea egiten zutenei esker? Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 300. orr.
Arazo soziala karitatearen bidez eta bihotz oneko jendea izanez konpontzen zen. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 69. orr.
Karitatea jasotzen ari baitira, ez etxeak, heziketa eta osasun artatze iraunkorra. Berria - Harian 2005-09-08
Karitate-espiritua eta bihozberatasuna. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 230. orr.
Karitate-sugarretan isiotua, martiri santuen aintza eta garaipena berdindu nahi zituen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 797. orr.
Ulertzen dut predikatu izan dizkidaten karitate eginbeharren esanahia. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 173. orr.
Herrian karitate ekintzak zuzentzen zituena. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 219. orr.
Guztiak Jainkoari buruz hitz egiten, otoitzari emanak, negar-malkoz, karitate egintzetan. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 975. orr.
Bere bizitza osoan ez du inoiz karitate-obrarik egin. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 107. orr.
Neguero baten bat hiltzen zen hotzez kalean, eta orduan udaletxeak edo apaizek edo karitate elkarteek edo Salvation Army-k oheak prestatzen zizkieten pabiloi batzuetan. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 83. orr.
Karitate instituzio gisa, mirespena sortzen duzue. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 39. orr.
Eduki zuen karitate-keinuaz gogoratu zen. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 332. orr.
Irainak eguna joan eta eguna etorri, zapalkuntza etengabea, justizia oro urratua, giza karitatea erdeinatua, presoak senetik atereak eta gorroto gaixo baten sukarretan erretzen pixkanaka. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 133. orr.
Kristau karitatearen eta debozioaren kontra. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 103. orr.
Ari ziren beraz gizon emazteak, giristino karitatea jadanik ahantzia, hor berean, kalostrapean, afera agertzen. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 51. orr.
Jatorrizko elizan artzainak pobreak eta karitatezko gizonak ziren, gutiziarik gabeak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 372. orr.
Bihotz zintzoa eta karitatezko erraiak zituen gizona benetan! Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 320. orr.
Beren ohoinkeriaren fruitua karitatezko edo miserikordiazko obretan enplegatzen zutela. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 493. orr.
Behartsuenganako karitatezko egintzak ere egiten zituzten. Berria - Gaiak 2004-06-02
Soldataren erabilera karitatezkoa. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 376. orr.
karitate kartsua (3); karitate kartsuz (3)
karitatea egitea (8); karitatea egiten (3)