Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kariñoso (orobat karinoso g.er.) iz txeratsua, amultsua.
Etxeko alaba berria naiz; oso ondo tratatzen naute, oso kariñosoak dira. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 35. orr.
Nahiko pertsona kariñosoak ziren biak ere. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 186. orr.
Guztiz kariñosoak ziren erleak. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 38. orr.
Baten batek "txetxe non dago?" itauntzean, "txetxe lo" erantzuten ei zan eta, hortik, "Txetxelo" ezizen karinosoa geratu jakon betiko. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 49. orr.