Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

kariño (orobat karino g.er.) 1 iz txera, maitasuna.

Egundoko kariñoak izaten ditu gainera Alexandrak korridorean topatzen duen harekin.Edadeko andre batek besoaren ondoan lokartzen zaion hiru urteko ekuadortar bati kariñoa hartzea beste erremediorik ez dauka.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 117. orr.

Bizitzaren goizabarrean bertan, haurrak dirua eskatzen du, eta kariño eta matte-matte falta sumatzen duenean eskatzen du askotan diru hori.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 184. orr.

Nola sinatu norberaren izenez presaka eta kariñorik gabe egindako lana?  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 130. orr.

Batez ere Anak hartu zuen Miguel kariñoz.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 217. orr.

Ikusleak mundu honetatik haratago eramateko eta distantzia hartatik gure betiko errealitate ziztrina kariñoz aztertzeko.  Berria - Kultura   2004-02-22

Baina beldurra barik, kariño antzeko zeozer sentitu nuen, lehenengo aldiz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 199. orr.

2 (izenondoekin)

Kariño handia die jendeak medikuei.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 160. orr.

Nik Rufinori karino handia neutsan eta berak bere bai niri, baina, ez dakit zelan esan, alukeria egin eustan.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 84. orr.

Txakurrari izenik jartzea ez dela komeni, bestela kariño handiegia hartzen zaiola.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 96. orr.

Berez maitagarritik ezertxo ere ez duten animaliei diegun kariño txepel, melenga, belaxka hori.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 121. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kariñ o handia (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus