Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Karilloiak orduak jotzen ditu, luze, nekez. Katedral zaharreko kariloiaren bost kanpaialdi entzun nituen. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 226. orr.
Katedraleko kariloiak hamaikak jotzeaz batera, kanpai-hotsen oihartzunek urratu balute bezala, zeru hodeitsua bere barrena husten hasi zen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 211. orr.
Eta urrutitik kariloi bat "Gora bihotzak!" ari zen jotzen. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 211. orr.
Nerbioi eta Abra inguruko kanpandorreak eta karilioiak joka hasi ziren. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 13. orr.
Orienteko apoteosia, aizu: karilioi eolikoak, ispiluak, bionboak, portzelanak, buda zoriontsuak, koloretako arrainak... hitz batean, Txinako astea Corte Inglesen. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 135. orr.
Zaldietako txilin-koilareek airea kariloi-hotsez betetzen zutelarik. Txillardegi «Putzu», 1999 - 313. orr.