Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Karikaturak aurpegiko osagai aldagaitzak hartzen ditu, lehenagotik sumatu gabe genituenak agian. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 80. orr.
Mahomaren karikaturak direla eta. Berria - Kultura 2006-03-05
Bonapartetarren eskandaluzko istorioak, enperadorearen atzerriko karikatura barregarriak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 402. orr.
Baina karikatura baten modeloa ere ezagutzeko gauza bagara, bestelako irizpide batzuk ere baliatzen ditugula pentsatu beharra dago (inork ez du bere karikaturaren antz beterik). Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 80. orr.
Jendearen karikaturak egiten hasi da berriro. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 208. orr.
Bere ahalbideak ahitzen dituen [...] eta bere karikaturaren mugan dagoen estiloa da, nire ustez, barrokoa. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 14. orr.
Biografiek, pertsonen karikatura egingo ez badute, literatura behar dute. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 43. orr.
Puxika bat baino ez nintzen ja, giza izaeraren karikatura iraingarri bat. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 125. orr.
Karikatura hutsa dela. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 148. orr.
Exajerazioa eta karikatura erabiliz gauzatu zuen mendekua. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 55. orr.
Familia guztietan hazten den ardi errebelatuaren karikatura. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 117. orr.
Teknika hori, berez, ez da txarra, baldin eta karikaturan erortzen ez bada, jakina. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 30. orr.
Sekula karikaturaren gehiegikerian erori gabe. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 16. orr.
«Hiritarren parte-hartzearen karikatura» dela esan dute. Berria - Euskal Herria 2006-04-23
Idatzizko testuaren ertzeetan kokatutako karikatura-ikur grafiko hauen bitartez. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 231. orr.
Karikaturazko irudi horren aurka azaldu zen jada Weber bere Ekonomia Historia Orokorra lanean. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 36. orr.
Donostiarrek ikusi behar izan zituzten gudarosteen parada, erretreta, martxa eta desfileen erreplika umorezkoa da, karikaturazkoa baino areago. Askoren artean «Rataplan» - 15. orr.
Beste apaiz gehienak baino gazteagoa izanda ere, haiek baino askoz ere atzerakoiagoa zen [...] itxura ere pelikuletako apaiz fatxa baten karikaturazkoa baitzuen. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 73. orr.
hitlerren karikatura (3); karikatura argitaratu (3); mahomaren karikatura (4)
karikaturak argitaratu (11); karikaturak argitaratzeagatik (3); mahoma profetaren karikaturak (4); mahomaren karikaturak (26)
karikaturen auzia (3); karikaturen kontrako (9); karikaturen kontrako manifestazioak (3); mahomaren karikaturen (10); mahomaren karikaturen aurka (3)