Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

kargatu, karga(tu), kargatzen 1 du ad ibilgailu batean eta abere baten gainean, garraiatu behar diren gauzak jarri.

Bere Ford gorri zaharrean kargatu genituen maletak.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 115. orr.

Armak eta munizioak kamioian kargatu, bandera gorri-beltzak gurtesian ezker-eskuin sokaz nolabait kateatu, tankea gasolinaz bete, [...].  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 43. orr.

Handik bi edo hiru ordutara, kamioi handi bat ailegatu zen, atzekoa jendez kargatua.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 29. orr.

Zerraldoa hirugarren klaseko gurdi apaindugabeko batean kargatu zuten.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 336. orr.

Goiko larrean ari ziren denak, belarrari buelta ematen, belar lehortua pilatzen eta [...] belarra gurdietara kargatzen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 100. orr.

Gurdia kargatu behar; pala pasatu zidan Morganek.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 78. orr.

Belarra gurdira kargatu behar zen gainera.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 52. orr.

Enborra asto gainera kargatu, eta Santutxoraino eramaten utzi ziotela behintzat.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 131. orr.

Zakuak asto gainean kargatu eta alde egin zuten.  Elizen arteko biblia   Has 42,26

Aitari hamar asto bidali zizkion Egiptoko emaitzarik onenez kargatuak eta hamar asteme gariz eta bideko janariz kargatuak.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 127. orr.

Indietako urrez kargaturiko zamariek bortua zeharkatzen zutela Bidaxuneri buruz...  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 239. orr.

Zama hura neure gainera kargatu bezain laster.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 235. orr.

Hogeita hamar kiloz kargatu zaku bat bizkar gainean harturik.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 147. orr.

2 norbaitek zerbait, bizkar gainean edo, eraman.

Zakuak kargatu zituzten eta barnean sartu ziren.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 161. orr.

Belarra kargatu, prentsa-prentsa eginda, eta etxera.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 62. orr.

Harry Blounten aldera jo du, eta, bihotz bipila erakutsiz, lurretik altxatu eta lepoan kargatu du, bizkarrean eramanda ihesi joateko...  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 250. orr.

3 irud /hed

Buhamea ematen zuen urrez eta zilarrez kargatu emazte batek.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 162. orr.

Kapitain bat, hatzak kobrezko bitxiz kargatua, eta bi galai.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 115. orr.

Kantuak larregi kargatzen dituzten artifizioak baztertzeko.  Berria - Kultura   2004-10-29

4 pisu edo karga bat ezarri.

Pilastren gainean habeak kargatzen dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2970. orr.

Habe solido batean, bada eskualde bat geruza neutral horren gainean eta azpian, konpresio- edo tentsio-indar nahiko txikiak jasaten dituena habea kargatzen denean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 25. orr.

Pisu guztia ezkerreko eskuan kargatu eta libratu ahal izan nuen eskuinekoa.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 69. orr.

Baldin eta zurezko habe bat (a), metalezko barra bat (b) edo hezur bat (c) erdigunean kargatzen bada, haren azpiko gainazala tenkatu egingo da eta, beraz, tentsioan egongo; goikoa, berriz, konprimitu egingo da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 25. orr.

Badirudi bi bikoteek estrategia berdina erabiliko duzuela, atzelaria kargatzearena.  Berria - Kirola   2006-01-12

5 irud/hed

Floreni bihotza kargatu zaio bilobarekin izandako solasaldiaren ostean, eta ez da gose.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 17. orr.

Dadoen beste jaurtiketa baterako aukera, jokoan galtzaile atera dadin, dadoak kargatu dizkioten jokalariari ematen zaiona.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 175. orr.

Stephenek axolakabe begiratu zion erretxina puxka hari [...] harik eta igurtzi eta elektrizitatez nola kargatzen zen erakutsi nion arte.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 212. orr.

Eta segidan, bihotzaren geletan luzaroan egotea komenigarria ez delako edo, gelak kutsatu, kargatu egiten baitira, gure bidaiaren gorabeherez mintzatzen jarraitu dugu.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 98. orr.

Giroak kargatzera jo zuen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 21. orr.

6 (irud/hed, zerez adieraziz)

Lehenik, biriketara bidali behar da odola, han oxigenoz kargatu dadin eta karbono dioxidoa deskargatu dezan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 166. orr.

Gero eta okerrago ahoskatzen zituen hitzak, urteekin, arindu beharrean, pisu astun batez kargatu balitzaizkio bezala.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 34. orr.

Erretinaren estimulazioak, izaeraz konplexu eta informazioz kargatuak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 55. orr.

Gorputza gero eta gehiagora doan energia batez kargatu eta orgasmoa lortzerakoan energia hori askatuko balitz bezala da.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 230. orr.

Nolanahiko dohain, izpiritu, arbasoengandiko leinargitasun, odol eta historiaz kargatu beharra daukala atzera bere arrazatxo hori.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 134. orr.

Haren ezpain eszitatuak, lodiak, silikonaz puztuak bezala, desioz kargatuak. ez dagokiola zahartzaroari ohore iragankorrez kargatzea.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 201. orr.

Gauez, batez ere, Florenten garuna lurrun gaiztoz kargatzen zen. berez baliogabeko edo neutralak diren polaritateak ere, balioz kargatzen ditugu: arra/emea, handia/txikia, zuria/beltza, eta bietako bat polo negatiboa bihurtzen dugu.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 305. orr.

7 zordundu.

Gure kontuan kargatzeko.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 34. orr.

8 adkor haurdun utzi.

Beste neska bat kargatu zuen eta, harekin maiteminduta baitzegoen, amore eman eta ezkondu egin zen.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 15. orr.

9 tresna edo gailu bat, ibiltzeko edo funtzionatzeko behar duenaz hornitu.

Plastikozko bolaluma merkeak, tintaz berriro kargatzen ez zirenak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 30. orr.

Estilografika ireki eta botilatxotik kargatzeari ekin zion.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 220. orr.

Ibilian-ibilian, argazki-makina kargatzen du.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 176. orr.

Ordenagailua ezin piztu, labea ezin martxan jarri, [...] telefonoa ezin kargatu.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 91. orr.

Amaitutako txartela berriro kargatzeko hamahiru leku atondu dituzte.  Berria - Euskal Herria   2004-01-02

Instalazioaren funtzionamendu zuzenaz behin eta berriro arduratzen nintzen, eta baita ordezko bateriaren kargatzeaz ere.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 69. orr.

10 (irud/hed) Aspaldi egin gabeak gaudek behar bezalako "espedizio" bat, pilak ongi kargatzeko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 159. orr.

-Jon, ez al duk kanutoa gehitxo kargatu?  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 43. orr.

11 (su armak)

Kanoia kargatu, eta harresietarantza zuzendu zuen.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 97. orr.

Hormatik eskopeta hartu, kargatu, besapean jarri eta ezer esan gabe etorri zen gure atzetik.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 26. orr.

Aitaren bi kanoiko eskopeta [...] ezkutuan garbitu eta otsotarako perdigoiekin kargatu zuen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 78. orr.

Gero, alemanak, erantzun gisa, morteroak kargatu eta erasoka hasi zitzaizkigun.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 197. orr.

Inor destatu gabe, tiroka baino ez, jo eta su tiroka, kargatu eta tiroka, behin eta berriro.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 144. orr.

Urrezko balaz kargaturikan, darabilt neure pistola...  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 149. orr.

12 (informatikan)

Ustekabean birus baten ezaugarri guztiak omen dituen AMAGINARREBA 3.1 azpiprograma kargatzen zitzaiola.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 102. orr.

Bost urte eta disko gogorraren memorian kargatzen eta birkargatzen den irudia.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 64. orr.

13 (poliziak) eraso.

Gazteek nik baino askoz ere arinago ihes egin baitzuten ertzainek kargatu zutenean.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 50. orr.

Poliziek kargatzen zuten jende-lerroa Baiona Txikira heltzean, manifestariak ulu nardagarrien pare barreiaraziz.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 57. orr.

Ertzaintza kargatzen hasi zeneko irudirik, beraz, ez ei dago.  Berria - Euskal Herria   2004-09-30

14 (era burutua izenondo gisa)

Hodei kargatu bat.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 398. orr.

Ohartu nintzen, hala ere, hiru errebolber kargatu zeudela altzarietan jarrita.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 188. orr.

Paperak berriz ukitzen ausartu gabe, arma kargatu bat bezala eskuetan lehertuko zitzaizkion beldurrez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 306. orr.

· Hegazkin handi, lodi eta bonbez kargatuak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 229. orr.

Gogoan dut Jaccottet-ek Cahier de verduren aipatzen zuen gereziondo fruituz kargatua...  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 147. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kargatu eta deskargatu (4)

berriro kargatzeko (3); berriz kargatzeko (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus