Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Oso fatxada luzea eta bi solairu zituen; behekoa ez zegoen kareztaturik. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 20. orr.
Txit zuria zen [etxea], kareztatu berria zegoen eta ajez betetako atso zahar desitxuratu baten eitea zuen, zuriz erabat hautseztatua eta kolore bizi-biziez margotua gaztetxo baten gisan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 38. orr.
Eta, hala, so egin nion aitari, eta aurpegia kareztatu berri ziotela iduritu zitzaidan. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 358. orr.
Berriz ikusi zituen Ruche jaunak etxetxo kareztatuak, burua galtzeko moduko urdinez margotuak ateak eta leihoak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 181. orr.
Etxe apal, kareztatu baten aurrean geratu zen orgatxoa. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 139. orr.
Pintaketa handi bat dago horma kareztatu baten alderik alde. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 205. orr.
Tarte txikitik hormetara, sabairainoko hesolekin lotutako hormak zeuden, ohol kareztatuez eginak eta sabairaino iristen ziren hesolei josiak. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 102. orr.
Zementu eta hauts, hauts eta zementu, hilerri erraldoi kareztatu baten itxura hartuko du Azpilek. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 131. orr.