Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

kareore (orobat kare-ore; Euskaltzaindiaren Hiztegian kareore agertzen da) 1 iz karez, hondarrez eta urez osatutako orea, horma bat eratzen duten harri zatiak elkarri itsasteko erabiltzen dena. ik mortero.

Paretak gero harri eta kareorez egin behar baldin badira, egin bitez harri ahalik eta txikienekin.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1990. orr.

Zarpeoa pixka bat lehortu denean, kareorearen lerrokadurak markatuko dira, luzetarakoak erregela eta kordelarekin, altuerak berunarekin, eta angeluak eskuairarekin ondo markatuz.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3290. orr.

Lehenengo zarpeatuaz gain kareorearekin gutxienez hiru geruza eman ondoren, marmol-pikorrarekin egin behar da berdindua, mortero hori bere puntuan nahastuz.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3290. orr.

Bota egingo dut zuek kareorez estalitako harresia.  Elizen arteko biblia   Ez 13,14

Kare-orea egiteko makina.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 150. orr.

Batzuk harri-garraio, besteek kare-orea dakarte, bakoitzak bere zereginaren arabera.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 86. orr.

Harriaren ordez adreilua erabili zuten eta kare-orearen ordez bikea.  Elizen arteko biblia   Has 11,3

2 irud /hed

Hizkuntza erkide bat behar zen; hizkuntza izango zen milioika gizaki zeharo desberdin haiek elkartuko zituen kareorea.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 222. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kareorez estaltzen (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus