Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
karenatu, karena, karenatzen du ad ontzi baten kroskoa konpondu.
Izotz estutuak berak altxatuko du ontziaren krosko borobila, karenatu behar balitz bezala. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 344. orr.
Karenatzen zegoen buruz behera nasan, sasiak eta ekarri genituen alboan sua egin eta ohola lehortzeko, gero karraskatu egin genuen kroskoa. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 403. orr.