Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
karen iz abereek edo emakumeek umea izan ondoan botatzen duten mintza.
Behi umaberriari barrenak garbitzeko eta karenak errezago egiteko. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 50. orr.
Mihura kendu ezean, ihartu eginen da hurritza; halaxe berean hil, karenak egin ezean, ama erditu berria, haur jaio berriaren bizi iturria. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 180. orr.
Ama itsasoa da, eta isurki amniotikoa eta karena, itsaso zati bat amaren baitan. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 129. orr.
Karena itsaso zati bat da, amaren sabelean. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 131. orr.