Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Janaritegiko teilen artetik aurkitu zuen txokoa kardo batek. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 137. orr.
Adibidez, kanario deritzan txoritxoak kardu jatera egingo du, bere izaeraren arabera, eta ez basabitxiloretara. Jenaro Garate «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 31. orr.
Aita ikusten du soroa ildoz ildo oinkatzen, mokorrez mokor zapaltzen, eskuarez bezala berdintzen, sasiak, zuhaixkak, karduak eskopetaz jotzen. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 133. orr.
Kanpoan zutik, eguzki-galda kiskalgarri hartan, hondar horiskaren, kardu grisen eta mendi gorrisken gaineko zeru ubelari begira. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 38. orr.
Gure alorrak oraino zenbait ahago tzar, zalke edo kardu badu ere, [...]. Herria 2005-05-05
Amatxok Hearn´s-en erositako jantzi eskoziarraren sorbaldakoan brotxe moduko zilarrezko kardu bat erakusten zuen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 88. orr.
Hi betik "kardo" galanta izanda, eta oin... ohiko purrustadak eta zakarrerixak aiztu, eta... musu eske? Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 81. orr.
Kardu arantzatsua, ardien ilea harrotzeko karduaren antzeko tresna, kardu arantzatsuak edo tresnak bezala ardien ileak harrotzen eta biltzen dituen hesia. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 27. orr.
Elurtearen erdian txori-kardu izoztu bat aurkitu duen txolarrea, horixe ematen zuen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 332. orr.